Harmony Santana (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1991) estatubatuar aktorea da. 2011koGun Hill Road filman agertzeagatik ezaguna da. Izan ere, film horretagatik Independent Spirit Sarietan taldeko emakumezko aktorerik onena kategorian izendapen bat lortu zuen, Ameriketako Estatu Batuetan garrantzizko antzezpen sari izendapen bat jaso zuen lehenengo emakumezko aktore transgeneroa bihurtuz.[1]