Gudari Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau serie honen zatia da:
Euskal
abertzaletasuna

2007an Eusko Alderdi Jeltzaleak 2007an ospatutako Gudari Eguna

Gudari Eguna, 1937ko urriaren 28an El Duesoko espetxean (Santoña) Eusko Gudarosteko 42 gudari fusilatu zituztela oroitarazteko sortua. Eusko Alderdi Jeltzaleak egun horretan ospatzen du[1]. 1965an hasi zen ospatzen exilioan zegoen Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Frankismoaren diktadurapean, Euskadiko leku ezberdinetan ospatu zen. Data horretatik aurrera, EAJ alderdiak omenaldi eguna bihurtu zuen[2].

1937an, Santoñako hitzarmena ez zenez bete, ondorio latzak izan ziren bertan zeudenentzat eta Berria hondartzan fusilatu zituzten hainbeste gudari.

Ezker abertzalea eta gudari eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an Ezker Abertzaleak Aritxulegin ospatutako Gudari Eguna

Ezker Abertzaleak, bestalde, 1976tik aurrera, aurreko urteko irailaren 27an ETA erakunde armatuko kideak ziren Txiki eta Otaegiren fusilatzea oroitzen du. Egun berean FRAP erakunde armatuko hiru kide ere (Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena) fusilatuak izan ziren.

Gero eta indar gehiagorekin 1981etik aurrera Gudari Egun honek hartu zuen nagusitasuna. Hala eta guztiz 2003.urtetik aurrera ENAMek antolatutako ekitaldiak Alderdien Legearen ondorioz, sarritan ilegalizatuak eta ospatzeko sailtasunekin egon izan dira. Besteak beste terrorismoari gorazarre egiten dela argudiatu izan dute epaile batzuek edo eta Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak[3][4][5][6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]