Gilan (persieraz: اُستان گیلان, Ostān-e Gīlān) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen ipar-mendebaldean dagoena, Kaspiar itsasoaren bazterrean. Mugakide ditu Azerbaijango Errepublika eta Irango Mazandaran, Ardabil, Zanjan eta Qazvin probintziak. 14.042 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 2.480.874 biztanle zituen[1]. Hiriburua Raxt da. Beste hiri aipagarri batzuk Astara, Astaneh-e Axrafiyyeh, Rudbar, Rudsar, Langrud, Souma'eh Sara, Talex, Fuman, Masouleh eta Lahijan dira.