Fiteroko Monasterioa kalearen 24. zenbakiko dorrea
Fiteroko Monasterioa kalearen 24. zenbakiko dorrea | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 42°48′57″N 1°39′57″W / 42.815881°N 1.665847°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1971 |
Fiteroko Monasterioa kalearen 24. zenbakiko dorrea Nafarroako Iruñea hiriburuko Donibane auzoan dagoen eraikin bat da.
Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Auzoaren ipar-mendebaldeko mugan dago, Fiteroko Monasterioa kalearen 24. zenbakian, eta Biurdana parkearen alboan.
Sanduzelai auzotik maldan gora Sanduzelaiko zubia igoz gero ikusten den Donibane auzoko lehenbiziko eraikin garaia da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1971an eraiki zen eta J. Capdevilla eta Estanislao de la Quadra-Salcedo arkitektoek diseinatu zuten.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kolore berde eta zurizko eraikin nabarmena da, Sanduzelai auzotik hurbilduz eta Sanduzelaiko zubia igaro bezain azkar ikusten den Donibane auzoko lehenbiziko etxebizitza eraikina baita.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |