Eztabaida:Xabier Mendiguren Bereziartu

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskalgintzaren Kontseiluko Idazkari Nagusia (1997-2010)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo @Ksarasola. Ez dut uste beharrezkoa denik artikuluan Kontseilua zer den adieraztea, ez eta "orain" nor den bere idazkaria, hori alda daitekeelako. Akaso, bera bertan egon denean egindakoa da aipatu behar dena, baina ez pertxero bat bilakatu artikulua. Theklan (eztabaida) 10:14, 29 apirila 2024 (CEST)[Erantzun]

Parkatu @Theklan, orain arte ez dut ikusi oharra.
Geroxeago beste atal batzuk ere zabaldu ditut, Elhuyar hiztegiarena esaterako. Eta ez dakit horretan ere "pertxero" egin dudan (ez nekien zer zen "pertxero hori").
Artikulua egituratzen ibili naiz. Xabier Mendiguren hain garrantzitsu izanik, berak egindako ekarpen nagusi bakoitzarekin atal bat osatzea zen nire helburua, artikuluaren aurkibidean ekarpenak ondo islatzeko eta horietako bakoitzean zein urtean ibili den erakusteko.
Artikuluan gehiago laburtuko dut zer den Kontseilua, baina azalpen labur bat ondo datorrela uste dut, ez dakit jendeak ondo dakien zer den. Beste atalen bat ere laburtu beharko nuke? Eskerrik asko oharrarengatik. Ksarasola (eztabaida) 12:49, 29 apirila 2024 (CEST)[Erantzun]
Gauza da ez dakienak zer den lotura baten bidez irakur dezakeela. Ez dugu kontatu behar guztia artikulu berberean, bestela infinitua izan daiteke. Xabier Mendigurenek egindakoak dira gakoa artikuluan, nik uste. Theklan (eztabaida) 12:52, 29 apirila 2024 (CEST)[Erantzun]