Eztabaida:San Frantzisko (Kalifornia)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskaltzaindiak oraindik ez du arautu, baina IEMAren zerrendan San Francisco azaltzen da (133 or.).--An13sa 10:34, 5 Abuztua 2010 (UTC)

Berria egunkariak San Frantzisko erabiltzen du (egunkarian bertan eta estilo liburuan); EITBren webgunean, gehienbat San Francisco (baina San Frantzisko bat edo beste ere bai). Neronek EIMAkoen zerrendari egingo nioke kasu, baina eskoletako euskal ikasliburu berrienetan eta euskal atlas berrienetan —batez ere Elhuyar argitaletxeak atera berri duen Munduko eta Euskal Herriko atlasa, geografikoa eta politikoa 2010 horretan— zer jartzen duen jakin nahiko nuke, botorik eman aurretik. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:16, 15 Iraila 2010 (UTC)
Elkar-ren duela 5 urte inguruko Geografi Atlasa-n San Frantzisko agertzen da.--An13sa 18:43, 15 Iraila 2010 (UTC)