Eztabaida:Otsaileko Iraultza

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «February Revolution» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, galegozko wikipediako «Revolución de Febreiro» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, errusierazko wikipediako «Февральская революция» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Artikulua nabarmentzea[aldatu iturburu kodea]

Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia:
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2017/03/02.


Iruzkina: Artikulu bikaina da edukiz eta erreferentziaz; azken orraztaldi sakon bat besterik ez du behar, nabarmendua izateko mailara heltzeko. Izan ere, ortografia eta sintaxi akats txikiak ditu, eta zenbait pasarte ulertezinak dira (adibidez, zer esan nahi du «lehen begiraturik gabe antza intentziorik gabe» tartekiak?). 5-8 orduko orraztaldi sakona behar duela kalkulatzen dut. Hasiera dagoeneko oso txukun dago, saiatuko naiz egunean atal bat zuzentzen. --Xabier Armendaritz 2017-03-02, 10:19 (UTC)

Guztiz ados! Itzulpen batzuk nahiko korapilotsuak egin zaizkit, errusieratik ingelerara Google Translatekin eta nik komadun esaldi erlatibo luzeegiak itzuli... Beraz orraztaldia behar du jarri aurretik. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:25, 2 martxoa 2017 (UTC)
Tira, ez zait iruditzen inondik ere 5 orduko orraztaldia behar duenik, non eta estilo kontuetan sartzen ez garen (atzera kargak, eta abar, betiere estiloaren mugan) baina aitortuko dut gainbegiratuta, pasarteka eta jokaera bitxiko zuzentzailea erabiliz aztertu dudala. Nire ustez, go-ahead da ukitu gutxi batzuk eta gero. -Iñaki LL (eztabaida) 10:50, 2 martxoa 2017 (UTC)
Artikulua nabarmentzeak eredugarritzat jartzea esan nahi du; beraz, hizkuntzaren aldetik kalitate maila handi samarra behintzat eskatu behar zaio. Theklanek sekulako lana egin du, eta nabarmentzekoa ez balitz balekotzat joko nuke (zenbat artikulu dauden hau baino askoz okerragoǃ), baina nabarmendua izateko beste maila bat eskatu behar zaio. Zuzendu dudan atala zuzentzeko ordu erdi pasatxo behar izan dut... --Xabier Armendaritz 2017-03-02, 23:30 (UTC)
Esan bezala, nire zuzentzailea txoro ibili da zatika bai zatika ez, eta ez naiz sartuko zenbat denbora behar den zenbat ez, zuzentzeko ardura dagoeneko hartu duzunez. Hala ere, eskarmentukoa naiz ni gai honetan, itzulpen eta zuzenketa "eskola" desberdinetan aritutakoa, estilo desberdinetan, eta non eta gramatika, komunikazioa edota ortografia hausten ez den, nik ez dut eragozpenik idazleak jarri bezala utzi eta ontzat hartzeko, esku zabal beraz, hizkuntzari arnasa hartzen utzita. -Iñaki LL (eztabaida) 19:21, 3 martxoa 2017 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Zuzentzaile ortografikoa pasa diot (ez dakit zer-nolako CVa izango duen horrek), eta ea aste honetan nabarmendua izateko moduan uzten dugun, artikuluak merezi du eta.-Xabier Cañas (eztabaida) 04:28, 6 martxoa 2017 (UTC)


Azken berrikuspenak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xirkan, bitxia da, ez dakit zer gertatzen ari den, baina nire aldaketak zureak balira bezala grabatzen ari da. -Iñaki LL (eztabaida) 09:06, 2 martxoa 2017 (UTC)

Kaixo: Aldaketa txiki batzuk egin ditut eskuineko taulan. Alde batetik ondorioen artean "eskuin politikoaren ezinegona eta Korniloven kolpea" kendu dut, izan ere, Korniloven kolpea Otsaileko irautlza egin zutenek (egin zutenetako batzuek) bultzatu zuten, ez iraultza honen kontra edo tsarismoa ekratzeko, baizik eta goraka zetorren boltxebismoari kolpea jotzeko. Ez zen Otsaileko iraultzaren kontrako erreakzioa izan. Bestetik "Irautlzaileak" taularen artean "Estatuko Duma" ere sartu dut, errusiar bandera inperialarekin. Azkenik taula horretan bertan "Petrogradeko Sobieta eta emakumeak" ordez, "Petrogradeko Sobieta" eta "emakumeak" bereizi ditut. Izan ere emakumeak protestan hasi zirenean (otsailaren 23an) oraindik ez zegoen Petrogradeko Sobietik. Emakumeak ez ziren kalera atera Petrogradeko Sobieteko kide zirelako edo honek aginduta. Azken aldaketa: beheko pertsonaien galerian "Sergei Kirpitxnikov" jarri dut, eta ez "Timofei Kirpitxnikov", ez baitzen hala deitzen (Draza Mihailovitx)

Martxoaren 8ko (otsailaren 23ko) argazki bati buruzko zalantzak.[aldatu iturburu kodea]

Posta berriz begiratzen zalantza bat dut.

Martxoaren 8aren azpiatalean hiru argazki jarri dituzue. Ezkerreko hori, ez dakit egun horretakoa (otsailaren 23koa, errusiar egutegiari kasu eginez) ote den, eta ez ote den apirilaren 1eko (martxoaren 19ko) manifestazio feministakoa (emakumeen boto-eskubidea eskatzen zuen manifestazio horrek; otsaileko iraultzan "kalera atera ginen lehenak, emakumeak" izan zirela gogorarazten zuen, eta beraz boto-eskubidea eskatzen zuten).

Gauza batek pentsa-arazten nau hala: pankartan "gora emakumeen askatasunaren aldeko borroka!" jartzen du. Hots, "emakumeen" borroka bat gogorarazten du, eta horrek "askatasuna" ekarri zuela gogorarazten du, ematen du "askatasuna" lortu ostean omentzen duela (hots, Otsailaren Egunen ostekoa dela ematen du). Eta bestetik gogorarazten du "emakumeak" izan zirela borroka horren parte.

Otsaileko egunetan, nahiz eta emakumeen eguneko manifestazio batekin hasi, leloak gehiago ziren "Ogia!", "Behera tsarra!" edo "Gudarik ez!", emakumeen afera propioari erreferentziarik gabe (behintzat errusiar iraultzaren historiografian nik ez dut ikusi otsaileko egunetan emakumeen aldarrikapenekiko erreferentziarik egin zitzaionik; posible den arren).

Egia da martxoaren 19ko/apirilaren 1eko manifestazio hori ez dela hain ezaguna, eta horrek eraman dezakeela bi manifestazioak nahastera.--Draza Mihailovitx (eztabaida) 17:27, 11 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]

@Theklan: Mesedez, konfirmatu zenezake?--Draza Mihailovitx (eztabaida) 00:23, 19 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]