Eztabaida:Nafarroako Parlamentua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo. Aurrekoan legez kanporatutako alderdiek (AuB 2003an; EAE-ANV 2007an) ateratako -baliogabeko- botoen arabera, aldarrikatutako eserlekuak jarri nituen, aipu moduan eta parentesi artean. Eztabaidatu gabe ezabatu da hori.

Nik uste azaldu beharreko informazioa da, ez datu ofizial moduan baina bai aipamen inportante bezala. Horrela:

  • (Eusko Abertzale Ekintzaren -EAE/ANV- zerrenda legez kanporatu zuten; eta baliogabeko botoetan oinarrituz, bi eserleku aldarrikatzen zituen)

Zer deritzozue? --Orereta (erantzunak) 13:31, 29 Maiatza 2007 (UTC)

Baliogabeko boto gehienak beraientzat zirela denok dakigun arren, ez dut uste bertan hori jartzea ondo dagoenik. Datu bat baino gehiago, analisi bat da hori eta nire ustez ez da egokia bertan agertzea. Keta ?! 17:58, 29 Maiatza 2007 (UTC)
Nik ez dut esaten boto baliogabeen kopurua jartzea, baizik eta alderdi horiek (hautes-mahai gehienetan ahaldunak edo interbentoreak jarriz) egindako kontaketaren arabera, eurek aldarrikatutakoa aipatzea (aldarrikapen bezala, gainera). Hala ere, beste modu batera bada ere, zerbait aipatu behar dela uste dut. --Orereta (erantzunak) 21:25, 29 Maiatza 2007 (UTC)
Horretaz zeozer ipini behar da.