Eztabaida:Martin Garitano

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Uste dut "ahaldun" terminoa ez dela erabili behar "diputatu" adierazteko. Ez dira ber gauza.

Hiztegi Batuak adibide hau ematen du "ahaldun" hitza azaltzeko:

Batzar Nagusietako ahaldun edo ordezkariei 'apoderado' (Bizkaian) eta 'procurador' (Araba eta Gipuzkoan) esaten zitzaien.

Beraz, "ahaldunak" ez dira diputatuak, baizik batzar nagusietan diren herri ordezkariak: horiek dute herriaren ahala; aldiz, diputatuak ez ditu herriak zuzenean hautatzen, baizik Batzar Nagusiek hautatzen duten diputatu nagusiak aukeratzen ditu. Baliteke, beraz, diputatu batzuk, aldi berean, ahaldun izatea, baina diputatu kargua ez dute ahaldun izate hutsarekin eskuratzen, baizik diputatu nagusiaren izendapenaz.

Beste kontu bat da Aldundi hitza: neologismo ihartu bat dela esan daiteke, ziurrenik jatorrian ahal erroari lotua, baina gaur egun guztiz fosildua dagoena.

--Gotzon 15:17, 15 Azaroa 2011 (UTC)

Eguneratua[aldatu iturburu kodea]

Ohartzen naiz kategoriak ere badaudela ahaldun terminoarekin. Horiek nola aldatu daitezkeen ez dakit, baina uste dut era berean aldatu behar direla.

Kaixo, Gotzon. Herritarrek hautatzen dituzte ahaldunak (edo diputatuak), zerrenda itxi batzuetan. Gero, aldundian, ahaldun (edo diputatu) horietako batzuk probintziako gobernuan sartzen dira, eta arlo jakin baten arduradun izendatzen dituzte: Kulturako diputatu (edo Kulturako ahaldun) adibidez. Hori zinegotziekin ere gertatzen da: herritarrek, zinegotzi zerrenda itxi batzuen artean aukeratzen dute, eta zinegotzi hautetsien artetik batzuk udal gobernuan sartzen dira, eta horietako bat Kulturako zinegotzi izango da, adibidez.
Beraz, ahaldunak diputazioko diputatuak dira, besterik gabe. Ikus Zehazki, Elhuyar es>eu, eta abar. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-11-15, 16:44