Eztabaida:Lazkao Txiki
Kaixo, orain dela egun batzuk aldaketa bat egin nuen, eta atzera bota didate. Bertso batean zuzenketa bat egin nuen, eta kontua da idatzizko iturrietan oinarrituta idatzita dagoela hemengo sarrera, baina bertsoa grabatua eta argitaratua dago kasete eta CD formatuetan, eta beste gauza bat entzuten da. Zehazki, bi zuzenketa egin behar lirateke, bederen, baldin eta irizpidetzat ahozko iturria hartzen bada. Sarrera ere honela egiten zaio Wikipedian: "halaxe abestu zuen". Eta hau da aipagai den bertsoaren idatzizko bertsioa:
Ez eduki, ez, ni beti pozik
egoten naizen usterik,
ez bai dadukat andregairikan
ez bai daukat emazterik.
Hamaika aldiz egon izan naiz
barrua penaz beterik;
baina nik poza kantatutzen det
tristura neutzat gorderik.
Idatzizko iturri fidagarriena: Irriz eta malkoz II, 14. orria; Euskaltzaindiaren pdf-an 574. orria (http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/11361.pdf).
Ahozko bertsiorako Youtubeko lotura batez baliatuko naiz: https://www.youtube.com/watch?v=LLPq7i6wOKs&feature=youtu.be. Nire transkripzioa eta bi zuzenketen azpimarra:
Ez eduki, ez, ni beti(k) pozik
egoten naizen usterik,
ez bai dadukat andregairikan
ez bai daukat emazterik.
Hamaika aldiz egon izan naiz
barrua penaz beterik;
baina nik pozak kantatutzen det
tristura bertan gorderik.
Garbi dago 'neutzat' ez baizik eta 'bertan' esan zuela. 'Poza'-rekin ulergarria da nahasgarriagoa izatea, euskalki ezaugarri bat baitarabil: partitiboa beharrean absolutiboa erabiltzekoa. Adibidez, sartu Googlen: "Pozak nago", eta esaldi hau azalduko da Euskaltzaindiaren orri batean: Pozak nago etorri deiñerako. ('betik' ere entzuten da, "beti" beharrean, eta hori ez dakit okerbidez bota zuen edo hizkerarena den; beste batek esan beharko du, nik ez dakit). —Aurreko iruzkin sinatugabea 185.8.243.167 (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du (data: 2017-9-23).
- Kaixo 185.8.243.167. Esaten duzuna artikuluaren erreferentzia jar dezakezu. Normala da erreferentziatu gabeko IP anonimo baten aldaketak atzera botatzea, bandalismoa ekiditeko neurriak izaten baitira. -Theklan · · 14:51, 28 iraila 2017 (UTC)