Eztabaida:Gasteiz

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gasteiz izenaz[aldatu iturburu kodea]

- Nik "Etimologia" deituriko atal bat gehituko nioke, zera esanez: Gasteiz "gazteluhaitz" izenatik etor daiteke. Izan ere, katedrale zaharra gotorleku edo gaztelu baten gainean eraikia izan dela erakutsi berri dituzte bertan egindako indusketek, eta bestalde, esan daiteke Gasteiz Arabako lautadaren erdialdean dagoen mendixka edo haitz batetan kokatzen dela.

- Oker zaude. Gasteiz "Monte de la tortilla" gainean eraikitako herrixka zen. Bestalde, izen ofizial bakarra, Vitoria-Gasteiz da, politikagatik banandua. Ez gaztelania ez euskera, Vitoria-Gasteiz edozein hizkuntzatan.

Euskaltzaindiaren webgunean, "Izendegia"n ikus daiteke: Gasteiz euskal era arautua da (ofiziala euskaraz, Euskaltzaindiaren arabera), eta Vitoria-Gasteiz da izen ofiziala (Udalaren arabera), erabilera administratiborako. --Orereta (erantzunak) 11:48, 28 Abendua 2007 (UTC)
Ez nago ados. Izen ofiziala bakarra da, administrazio kontuetarako erabiltzen dena soilik. Beste kontu oso desberdin bat da hizkuntza bakoitzean nola deritzon lekuari behar den moduan. Euskaraz Bordeaux, Bordele esaten dugu, baina ez da izen ofiziala, izen arautua baizik. Ez da gauza bera eta nire ustez, artikuluan Gasteiz forma arautua dela jarriko nuke, eta Vitoria-Gasteiz izen ofiziala. Zer deritzozu(e)?--Janfri; bai esan? 11:59, 28 Abendua 2007 (UTC)
Errazteagatik zera jar daiteke orduan: Gasteiz euskarazko izena da (gehi forma ofiziala Vitoria-Gasteiz dela). Ez dago arazorik; Donostiaren izen ofiziala Donostia-San Sebastián da, eta euskaraz ez genuke inoiz hala erabiliko. --Orereta (erantzunak) 12:12, 28 Abendua 2007 (UTC)

Nik zera jarriko nuke: Gasteiz euskarazko izen arautua da eta gero adierazi Vitoria-Gasteiz dela izen ofiziala. Bilboko izen ofiziala Bilbao da baina, euskaraz gehien bat Bilbo da erabilia eta berau da euskarazko izen arautua.--Janfri; bai esan? 12:30, 28 Abendua 2007 (UTC)

Hobeto ikusten dut Janfrik esandakoa. Hala ere, sinpleago jarriko nuke Gasteiz euskarazko izena da, eta gero bestea. Bidenabar, eztabaida honetako lehen paragrafoa nik idatzi nuen Euskal Wikipedian izena eman baino lehen. Bigarren mezua idatzi duenak azal dezake pixkat nondik jaso duen informazio hori (monte de la tortillarena)? Interesgarria iruditzen zait, ez neukan entzuna. --Unai Fdz. de Betoño 12:58, 28 Abendua 2007 (UTC)

Gasteizko klima[aldatu iturburu kodea]

Barkatu baina Gasteizko klima ozeanikoa da, klima azpi-antlantikoa (cfb) hain zuzen ere, non prezipitazioak urtero 700-1200mm tartekoak diren.85.87.31.212 22:44, 4 Maiatza 2008 (UTC)Tartalo

Denboraz ongi bazabiltza, zerorrek zuzendu dezakezu. Are gehiago, artikulu berria osa dezakezu Gasteizko klimaren inguruan. Hemen artikulu hori egiteko informazioa aurki dezakezu.--Assar; (erantzun hemen) 07:56, 5 Maiatza 2008 (UTC)
Gasteizko klimako atal honetan ondo daude loturak, baina normalki beste metodo bat erabiltzen da. Loturak kanpo loturetan jartzea. HAla ere, sakontzeko artikulu bat sortu bada, ez legoke hobeto hauek hemen agertu beharrean beste artikulu horretan agertzea? -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:31, 5 Maiatza 2008 (UTC)
Bai, horrela jarriko dut.--Assar; (erantzun hemen) 13:32, 5 Maiatza 2008 (UTC)

Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburutza[aldatu iturburu kodea]

Gasteiz ez da Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua, baina non diren egoitza ofizialak. —Aurreko iruzkin sinatugabea 92.56.186.173 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2014-05-08, 20:43).

Bai, horixe dago jarrita artikuluan. --Xabier Armendaritz 2014-05-08, 21:08 (UTC)