Eztabaida:Donostia
Artikuluaren nabarmentzea[aldatu iturburu kodea]
Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du. Azken erabakia: Artikulu hau uneko kalitate eskakizunekin berrikusi ondoren, nabarmentzea kendu zaio, nabarmendua izateko baldintzak betetzen ez dituelako. Zehaztutako hutsak zuzenduz gero, berriz nabarmendu ahalko da.
Iruzkina: «Historia» atala oso-oso pobrea da, gertaeren bilduma hutsa, ia erreferentziarik gabea... Gaztelaniazko artikuluan, frantsesezkoan edo ingelesezkoan atal horri berari begiratuz gero, lotsa emateko modukoa. Horretaz ohartarazi ondoren hilabete pasotxoko epea igarota, kendu egin behar nabarmentzea. Hutsune hori betez gero, artikuluak berriz eskuratu ahal izango du nabarmentzea. --Xabier Armendaritz 2016-02-18, 06:25 (UTC) |
Europako Kultur Hiriburua 2016rako hautagaitza[aldatu iturburu kodea]
Aipatutako zatiak aupromozio kutsu nabarmena du, entziklopedia baterako ez dut uste egokia denik. Zer iruditzen?11:55, 20 Urria 2009 (UTC)Joxemai
- Ados. Nik ere ezabatuko nuke. --Orereta (erantzunak) 12:01, 20 Urria 2009 (UTC)
- Bestelako iritzirik ezean, ezabatu egiten dut. Gainera, hautagaitza batez ari da eta azkenik irabazle suertatzen ez bada, gaia irrelebantea izango da.05:56, 21 Urria 2009 (UTC)Joxemai
Txantiloi bateratu[aldatu iturburu kodea]
Bi motako txantiloiak daude artikuluan. Bateratu behar direla esango nuke. Luzearen estiloa politagoa edo iruditzen zait. Zer deritzozue? gainera, ondarean, plazak eta kaleak agertzen dira, badago beste aurretik beste bat, atal baten barnean donostiako kale eta ibilbide nagusiak azalduko lituzkeena, eta kendu beharko litzateke. Zuen erantzunen zai.10:02, 11 Abendua 2009 (UTC)Joxemai
Armarria[aldatu iturburu kodea]
Orain artikuluko infotaulan ageri den armarriak ez du antz handirik Donostiako Udalak bere webgunean gaur egun darabilenarekin. Askoz antz handiagoa du beste honek. Aldatuko dugu? --Xabier Armendaritz 2016-02-18, 06:30 (UTC)
- Inor kontra agertu ez denez, aldatzera noa. Inork armarriaren bertsio hori desegokitzat jotzeko arrazoirik ekartzen badu, beti izango gara garaiz atzera aldatzeko. --Xabier Armendaritz 2016-02-19, 10:49 (UTC)
Satelite bidezko argazki berria[aldatu iturburu kodea]
Thomas Pesquet astronautak argazki berri egin du. Ez dakit merezi duen beste baten ordez jartzeak.
- Geologia atalekoaren antzerakoa da, baina zabalera nahiko handiagoa hartzen du. Horren ordez jar daiteke -Lainobeltz (eztabaida) 13:30, 26 martxoa 2017 (UTC)