Estibaliz Larrauri
Estibaliz Larrauri | |||||
---|---|---|---|---|---|
2020ko abuztuaren 3a - Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
2016ko abenduaren 5a - 2020ko otsailaren 11 ← Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Amurrio, 1981 (42/43 urte) | ||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||
Familia | |||||
Aita | Pablo Larrauri Altonaga | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, Funtzionarioa, abokatua eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna Eusko Alderdi Jeltzalea |
Estibaliz Larrauri Aranguren (Amurrio, 1981[1]), Euskal Herriko abokatu, funtzionario, EHUko irakasle eta, 2016. urtetik, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da, EAJren eskutik.[2][3][4]
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amurrioko Aresketa Ikastolan hezia,[2] Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, 1999 eta 2004. urteen artean. Bi master ditu, bata Hirigintzan (IVAPen, 2005-2006) eta, bestea, Oinarrizko Eskubide eta Herri-Administrazioan (EHUn, 2011-2013).[5]
Abokatu modura jardun du modu pribatu zein publikoan, Lemoizko Udalean (2006-2007) zein Trapagarango Udalean (2011tik). 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetatik aurrera, legebiltzarkide modura jarduten du ere.[5] "Azkenaldian", EHUko Gasteizko Farmazia Fakultatean, Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia sailaren barruan, lan egiten du,[6] Administrazio eta Ingurumen Zuzenbidea irakasten.[7]
Bizita pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arabako Unibertsitate-ospitalaren Pertsonal-zuzendari ohi den Pablo Larrauriren alaba da.[8]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «"Eusko Legebiltzarren dugun ordezkaritza sendotzea eta handitzea da helburua" - Amurrio» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Batzar, Euzkadi Buru. «Nuestros Parlamentarios Estibalitz Larrauri» Parlamento Vasco (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Parlamento Vasco - Parlamentarios y Órganos - Fichas personales» www.legebiltzarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) EAJ-PNV. «Estibaliz Larrauri - Candidata al Parlamento Vasco - EAJ - PNV» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- ↑ a b https://es.linkedin.com/in/estibaliz-larrauri-aranguren-74267184
- ↑ «:: BILATU 2.4.2 ::» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- ↑ EAJ-PNV. «Estibaliz Larrauri - Eusko Legebiltzarrako hautagaia - EAJ - PNV» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las mejores notas de la OPE a letrados de Osakidetza son interinos de su departamento de Recursos Humanos» ELMUNDO 2018-07-02 (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).