Ama eritrearra du eta aita Estatu Batuetako Aire Indarretako ofiziala. Asmara hiriburuan jaio zen baina txikitan Alemaniara joan zen bizitzera, aita hara destinatu zutelako[1]. Kindsbach herrixkan bizi izan zen eta alemaneraz gain frantsesa eta ingelesa ere ikasi zituen. Bertako ikastetxean hasi zen antzezlanak interpretatzen. Sarritan joaten zen Asmarara familiakoak ikustera.
XXI. mendearen hasieran Estatu Batuetara joan zen aktore ibilbidea egitera eta 2009an Surrogates filmean Lisaren papera betetzean ezagun bihurtu zen. Bruce Willisekin egin zuen lan bertan[2]. 2011 urtean NCIS: Los Angeles telesailean azaldu zen Jada Khaled-en rola betetzen. Sudango gobernadorearen alabaren papera egin zuen hain zuzen ere[3]. 3. denboraldian ohiko aktorea bihurtu zen eta lau urte beranduago paper berarekin ohikoa bihurtu zen berriz. 2016an Nina Simoneren bizitzan oinarrituriko Nina filmean Lorraine Hansberry idazlea izan zen eta lan nabarmena izan zuen[4].