Domotika
Domotika etxebizitzen tresnak automatizatzean eta sistema bakar batean biltzean datza, energiaren kudeaketa, segurtasuna, ongizatea eta komunikazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Hortaz, esan daiteke etxebizitza domotikoa etxebizitza adimenduna dela.
Sistema domotikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sistema domotiko batek ondorengo elementuak ditu:
- Software edo hardware bidezko kontrolagailuak.
- Sentsoreak.
- Eragingailuak.
Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sistema domotikoaren adimenaren kokalekuaren arabera, hainbat arkitektura mota dago:
- Arkitektura Zentralizatua: kontrolagailu zentralizatuak sentsore askoren informazioa jaso eta prozesatu ondoren, eragingailuei dagozkien aginduak bidaltzen dizkie.
- Arkitektura Banatua: sistemaren adimena modulu guztietan zehar (sentsoreak eta eragingailuak) sakabanaturik dago. Bus bidezko edo haririk gabeko sistemetan erabili ohi dira.
- Arkitektura mistoa: informazioa jasotzeko eta prozesatzeko hainbat modulu duten arkitektura ez zentralizatuko sistemak dira. Zigbee bidezko edo haririk gabeko sistemetan erabili ohi dira.
Komunikazio bideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kabledunak:
- xDSL
- Zuntz optikoa
- Power Line Communications
- Kablea (koaxiala eta bihurritua)
- Haririk gabekoak:
- Haririk gabekoak eta kabledunak