Carrie Derick
Carrie Derick | |
---|---|
(1924) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Saint-Georges-de-Clarenceville (Quebec), 1862ko urtarrilaren 14a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | 1941eko azaroaren 10a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea McGill Unibertsitatea 1896) Arte-masterra Royal College of Science (en) (1898 - 1898) Bonngo Unibertsitatea (1901 - 1902) |
Jarduerak | |
Jarduerak | botanikaria, genetista eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | McGill Unibertsitatea (1891ko iraila - 1929) |
Lan nabarmenak |
Carrie Matilda Derick (Saint-Georges-de-Clarenceville, Quebec, 1862ko urtarrilaren 14a - Montreal, 1941eko azaroaren 10a) kanadar zientzialaria izan zen. Ondoretasun genetikoan egindako lanarengatik ezaguna. McGill Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta bertako lehen emakume irakaslea izan zen gero. 1901ean Botanika saileko behin-behineko lehendakari izendatu zuten, eta hiru urtez izan zen karguan, harik eta kargua behin betiko izendatzeko orduan gizonezko bat izendatu zuten arte. Aurrerago, Kanadako Unibertsitateko katedra bat eskuratzen zuen lehen emakumea izan zen. Ondoretasunari buruzko bere lanak mundu osoan zabaldu ziren, eta hurrengo urteetako genetikari buruzko ikerkuntzaren bidea ireki zuten.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.