Camille (hartza)
Orrialde hau euskara ikasten ari den lankide batek egin du Euskaraz dakien lankide batek testua zuzendu eta erroreak egileari irakatsi ahal dizkio |
Camille (hartza) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bearno, 1984 |
Heriotza | Pirinioak, 2010 (25/26 urte) |
Jarduerak |
Camille (1983[1] edo 1984[2] — 2010 inguru[3]) Nafarroan bizi zen europar hartz arre[4] arra[3][5] izan zen. «Euskal Herriko azken hartza»[2][5] edo «Nafarroako eta Aragoiko azken hartza»[6] bezala irabazi zuen ospea. Izan ere, Nafarroako azken Pirinioetako hartza izan zen[3][7], baina hartzaren populazioa berreskuratzeko programa bati esker, Esloveniatik inportatutako beste hartz batzuk bizi dira gaur egun Pirinioetan[2][3][7].
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bearnon jaio omen zen 1983[1] edo 1984an[2] eta 1990eko hamarkadaren erdialdean Nafarroara mugitu zen[1]. Behin eta berriz erasotzen zituen artaldeak (batez beste 40 eraso egiten zituen urtero[1][8]), eta horrek kezka sortzen zien bertako artzainei[5]. Ospetsuena 1998ko apirilaren 28/29 gaueko erasoa izan zen, Camillek Francisco Javier Marco Induráin baserritarren zazpi ardi eta beste bi abere hil zituenean[1]. Camilleren erasoaren lehen txostenak 80 eta 100 kilogramo artean pisatzen zuela zioen[1].
Gobernuak kalte-ordainak eman arren, artzainak hartza hiltzearen alde zeuden[5]. Hartza harrapatu eta transmisoredun lepoko bat jarri behar dela jakinarazi zuten Nafarroako Ingurugiro Saileko arduradunek[5], baina saiakera hauek ez zuten arrakastarik izan[1]. Camilleren lehen argazkia 1999ko uztailean atera zen[1].
2004ko apirila eta urria bitartean 20 eraso egin zituen 35 ardiren aurka[9]. Une honetan, jada azpiespeziearen desagerpena saihestezina dela ohartarazi zen: Pirinioetako hartz arrearen bi ar baino ez ziren bizirik atera, Camille eta Aspe-oeste izenekoak, eta eme bakar bat ere ez[9][10].
2009ko azaroaren 14an, Jaime Solans natura babeserako agenteak Camille ikusi zuen Aragoiko Pirinioetan basurde bat jaten[11]. Abenduaren 4an, zoologoek hartzaren irudia jaso zuten, Ansó eta Zuriza artean grabatua[11]. Jakina zen Camillek 120 zentimetro inguruko luzera zuela, eta dermatitisarekin gaixorik dagoela, horren ondorioz, enborraren atzealdea ilerik gabe zegoen[11]. Zoologoek adierazi zuten adinekoa zela bere espeziearentzat (batez beste, hartz arreak basatian 15-22 urte bizi dira, nahiz eta hartz bat 30 urte arte bizi izan diren kasuak egon), eta bere gaixotasuna arazo hormonalekin eta estresarekin lotuta zegoela iradoki zuten[12].
2010eko otsailaren 5ean ikusi zuten Camille azkenekoz[6]. Ustez handik gutxira hil zen[2][4], baieztapenik aurkitu ez den arren[13]. Espainia eta Frantziako ingurumen erakundeek iradokitzen zuten Camilleren heriotzaren txostena faltsua izan daitekeela eta Camille eta Aspe-oeste hartz bera direla[13][14][15].
Peluxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2001ean, euskaraz egiten zuen lehen jostailua kaleratu zen[16]: Kamiltxo peluxezko hartz-kumea, Camilleren izena duena[17]. Ezkerreko hanka zapalduz gero, esaten zuen, «Kaixo, laguntxo. Ni Kamiltxo naiz, Pirinioetako hartza. Nola duzu izena?»[17]
Xabier Mendiguren Elizegiren «Bizitzako garairik onena» ipuinean Kamiltxo aipatuta dago[18].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d e f g h (Gaztelaniaz) Vidondo, Aser. (2008). «Diez años con "Camille"» Diario de Navarra.
- ↑ a b c d e Sarasua, Asier. (2010). «Camille hil da, Euskal Herriko azken hartza» Eibar.org.
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Cáceres, Pedro. (2010). «Desaparece 'Camille', el último oso autóctono del Pirineo» El Mundo.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Camille, el oso» La senda de Camille.
- ↑ a b c d e Elosegi Irurtia, Migel M. (1999). «Camille: Euskal Herriko azken hartza baino gehiago» Zientzia.eus.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Moreno, Gorka. (2010). «¿Ha muerto Camille, el último oso de Navarra y Aragón?» ABC España.
- ↑ a b «Camille, Pirinioetako hartzaren atzetik» Kronika.
- ↑ Galarraga Aiestaran, Ana. (2013). «Pirinioetako hartza, arnasa estututa» Elhuyar zientzia eta teknologia.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El oso autóctono del Pirineo se extinguirá después de que el lunes muriera la última hembra» EuropaPress.
- ↑ Elosegi Irurtia, Migel M.; Roa Zubia, Guillermo. (2004). «Hartza, urtetik urtera urriagoa» Elhuyar zientzia eta teknologia.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Ipas, Ana. (2009). «El viejo oso Camille, localizado dos veces en el último mes en los montes de Ansó» Heraldo.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los técnicos opinan que "a "Camille" no le quedan más de tres años de vida"» Noticias de Navarra.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Ipas, Ana. (2011). «Sin rastro del oso Camille en el Pirineo» Heraldo.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sin presencia permanente del oso en el Pirineo aragonés y navarro» Ecologistas en acción.
- ↑ (Frantsesez) «6 ans après la mort de Cannelle, l’ours Camille-Aspe Ouest porté disparu : la mort définitive de l’ours pyrénéen ?» Ferus.
- ↑ Fernandez, Luistxo. (2005). «Aditu: euskararentzako ahots-teknologiak sustatzeko ekimena» Sustatu.
- ↑ a b Biain, Aitor. (2020). «Gazteen begietatik. Hartzak memorian» Berria.
- ↑ Mendiguren, Xabier. Bizitzako garairik onena. Susa literatura.