Boga boga (eleberria)
Boga boga (eleberria) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Itxaro Borda |
Argitaratze-data | 2012 |
Izenburua | Boga boga |
Argitaletxea | Susa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | eleberria |
Hizkuntza | euskara |
Argumentu nagusia | polizia generoko idazlea |
Boga boga liburua 2012. urtean kaleratu zuen Itxaro Bordak. Egitura aldetik polizia eleberriaren itxura du baina benetan umorezko nobela kritikoa da[1]. Amaia Ezpeldoi detektibe bereziaren bosgarren kasua da hau.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baionan zabor biltzaile lanetan jarduteaz gainera, aspaldiko desagertze bat argitzen tematuko da Amaia Ezpeldoi. Badira hogeita bost urte pasa Jana Elgebeltz garaztarra azkenekoz ikusi zutela, Santizpiritu zubian, 1985eko Baionako festetan. Alabaina, Janaren anaia Danielek esan du, bilatu duela leku guztietan, mundu osoa aspertu duela galdezka eta ez duela aztarnarik kausitu. Bost neska adiskide eta alegeraren laguntzari esker, aferaren muinera gerturatzen hasiko da detektibea, eta pixkanaka konturatuko da nor zen Jana Elgebeltz: klandestinitatean engaiatutako ekintzailea.[2].
Saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amaia Ezpeldoi protagonistatzat duten beste eleberriak:
- Bakean utzi arte (Susa, 1994)
- Bizi nizano munduan (Susa, 1996)
- Amorezko pena baño (Susa, 1996)
- Jalgi hadi plazara (Susa, 2007)
- Boga Boga (Susa, 2012)
- Euri zitalari esker (Susa, 2021)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Susa literatura - Boga boga. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- ↑ https://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr96