Berta Arizkun González
Berta Arizkun González | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Burlata, 1975eko maiatzaren 10a (49 urte) | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu | ||
Berta Arizkun González (Burlata, Nafarroa Garaia, 1975eko maiatzaren 10a) politikaria da.
2023ko ekainaren 17an Burlatako alkate bilakatu zen, 2023ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1][2] Alkate izan baino lehen, alkateorde izan zen lau urtez, eta oposizioko zinegotzi bertze lau urtez.[3]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kudeaketa eta Administrazio Publikoan diplomaduna eta Nafarroako Justizia Administrazioko langilea da Berta.
2019-2023 legegintzaldian Burlatako zinegotzia izan zen Berta. Burlatako Hauteskunde Batzordeak proposatutako hautagaitza berretsi zuten EH Bilduren partaideek eta 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan Berta Arizkun Gonzalez izan zen berriro ere buru.[4]
48 urteko Berta Arizkun Gonzalez, Burlatako alkate izendatu zuten 2023 ekainaren 17an. Bildu Nafarroako laugarren udalerri populatueneko alkatetzara itzuli zen 21 zinegotzirekin, 20.000 biztanleko muga gaindituta. Bertak Navarra Sumako Ana Gongorari hartu zion lekukoa.[5]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Larrea, Pilar Fernández. (2023-06-17). «Bildu, mayoría absoluta en Burlada con el apoyo de última hora de Geroa Bai» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
- ↑ «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
- ↑ Hitza, Edurne Elizondo-Nafarroako. (2023-07-02). ««Gai inportanteetan, gutxienez, adostasun bat lortu nahi dugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
- ↑ NOTICIAS, DIARIO DE. (2023-03-05). «Berta Arizkun, candidata de EH Bildu a la Alcaldía de Burlada» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
- ↑ Larrea, Pilar Fernández. (2023-06-17). «Bildu, mayoría absoluta en Burlada con el apoyo de última hora de Geroa Bai» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).