Benasako arroila
Benasako arroila | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 603 m |
Prominentzia | 344 m |
Mota | arroila, natura erreserba, naturagune babestua eta Reserva Natural (en) |
Luzera | 3,75 km |
Azalera | 1,53 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°41′53″N 1°06′27″W / 42.6981135°N 1.10756074°W |
Mendikatea | Illongo mendilerroa |
Kokapena | Pirinioak |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Benasako arroila Nafarroa Garaiko Pirinioak eskualdean kokatutako arroila bat da, Benasa errekak zeharkatutakoa. Nabaskoze eta Aizpurgi herrien artean dago, 3,75 kilometroko luzerarekin eta 1,53 kilometro koadroko azalerarekin. Zatirik sakonenetan, 603 metroko aldea dago errekaren mailaren eta gailurrik altuenen artean, eta azpimarratzekoak dira eskuinaldeko Zolao eta ezkerraldeko Illon mendiak.
Natura 2000 sarekoa da, Natura Erreserba gisa.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arroila Koronasetik datorren erreka txiki batek osatu du. Tuparriak dituen gune bat zeharkatu ondoren, pixka bat sartu zen Illongo mendilerroko dolomia eta kareharri paleozenoetan, ekialde-mendebalde norabide orokorrean. Harkaitzek labar batzuk osatzen dituzte, eta amildegiaren hondoraino jarraitzen dute, sasiz estalitako ezponda aldapatsuetan.
Sartzeko zailtasunen ondorioz, landaredia ez da oso aldatua, eta honako hauek dira nagusi: artea, ametz ilaunduna, pinu gorria eta zuhaixka-oihanpe pago arrunt batzuk. Labarretan hegazti harkaiztarren espezieak daude, eta basoan lepazuriak, basakatuak eta orkatzak bizi dira, espezie bereizgarrienak bezala.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nafarroako Entziklopedia Handia | BENASAKO ARROILA. (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- «Illongo mendilerroa eta Burgiko arroila - naturgune babestuak - navarra.es» espaciosnaturales.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).