Australiako Ahots Indigena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Australiako Ahots Indigena
Datuak
Motaadvisory group (en) Itzuli
webgune ofiziala
Ahotsaren gaineko erreferendumean, baiezkoaren aldeko kartela (galdu zuten).

Aborigenen eta Torres itsasarteko uhartetarren Ahotsa izeneko organoa, Indigenen Ahotsa edo, laburrago, The Voice edo Ahotsa izenekin ere ezaguna Australiako politikan, Australiako gobernu exekutiboan eta Parlamentuan herri indigenek (uharte nagusi edo kontinenteko aborigenak eta Torres isasarteko uhartetarrak) ordezkaritza izateko proposamen bat izan zen, 2023ko urriko erreferendumean Australiak onartu ez zuena.

Ahotsa Konstituzioaren aldaketa baten bidez ezarri behar zen, eta erreforma hori erreferendumera ateratakoan, atzera bota zuen Australiarren gehiengoak, estatu eta lurralde guztietan, salbu eta Canberrako hiriburuko lurraldean.

Ahotsak eduki behar zituen eskumenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onartu ez zen Konstituzioaren aldaketak honela konfiguratuko zukeen Indigenen Ahotsa.

Ahotsak aholku independenteak emango dizkie Parlamentuari eta Gobernuari.[1]

  • Ahotsak Parlamentuaren eta Gobernu Exekutiboaren aurrean ordezkaritza lana egingo luke aborigenekin eta Torres itsasarteko uharteekin lotutako gaietan.
  • Ahotsak proposamenak modu proaktiboan egiteko gai izango litzateke.
  • Ahotsak Parlamentuaren eta Gobernu Exekutiboaren eskaerei erantzun ahal izango lieke.
  • Ahotsak bere baliabideak izango lituzke gaiak ikertu, garatu eta proiektatu ahal izateko.
  • Legebiltzarrak eta Gobernu Exekutiboak Ahotsaren idatzizko ebazpenak eskatu beharko lituzke lege eta politikak garatzeko prozesuaren hastapenetan.

Ahotsa bertako komunitateen nahien arabera aukeratuko dute aborigenek eta Torres itsasarteko uharteek

  • Ahotseko kideak aborigenek eta Torres itsasarteko uharteetako komunitateek hautatuko lituzkete, Gobernu Exekutiboak izendatu gabe.
  • Kideak Ahotsean denbora-tarte finko batez egongo dira, beren komunitateei zor dieten erantzukizuna bermatzeko.
  • Kultur zilegitasuna bermatzeko, Ahotseko kideak aukeratzeko modua tokiko komunitateen nahietara egokituko litzateke eta erreferendumaren osteko prozesuaren bidez zehaztuko litzateke.

Ahotsa Aborigenen eta Torres Strait uharteetako komunitateen ordezkaria izango da, generoz orekatua eta gazteak barne hartuko dituena.

  • Ahotseko kideak aborigenak eta/edo Torres itsasarteko uharteetakoak izango lirateke, hiru zatiko proba estandarraren arabera.
  • Estatuetako, lurraldeetalp eta Torres itsasarteko uharteetako kideak aukeratuko lirateke.
  • Ahotsak urrutiko ordezkartza kontuan hartuko luke, baita kontinenteko Torres itsasarteko uharteetako biztanleriaren ordezkaritza ere.
  • Ahotsak genero ordezkaritza orekatua izango du nazio mailan.

Ahotsa ahalduntzailea, komunitatearen gidaritza, inklusiboa, errespetuzkoa eta kulturalki informatua izango da

  • Ahotseko kideek beren komunitateekin konektatzea eta haien nahiak islatzea espero litzateke.
  • Ahotsak oinarrizko komunitateekin eta eskualdeko entitateekin kontsultatuko luke bere ordezkaritzak beren esperientziaren berri izan dezaten ziurtatzeko, historikoki parte-hartzetik kanpo geratu direnen esperientzia barne.

Ahotsa arduratsua eta gardena izango da

  • Ahotsa gobernu- eta txosten-eskakizun estandarren mende egongo da gardentasuna eta erantzukizuna bermatzeko.
  • Ahotseko kideak Ustelkeriaren Aurkako Batzorde Nazionalaren esparruan egongo lirateke .
  • Ahotseko kideak jokabide oker larriengatik zigortu edo kendu ahal izango lirateke.

Ahotsak lehendik dauden erakundeekin eta ohiko egiturarekin batera lan egingo du

  • Ahotsak lehendik dauden erakundeen lana errespetatuko luke.

Ahotsak ez du programa jakin bat entregatzeko funtziorik izango

  • Ahotsak programak eta zerbitzuak hobetzeari buruzko adierazpenak egiteko gai izango litzateke, baina ez luke dirua kudeatuko edo zerbitzurik zuzenean emango.

Ahotsak ez du beto ahalmenik izango.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Voice Principles» voice.gov.au (Australian Government) (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]