Arraraingo San Joan baseliza
Arraraingo San Joan baseliza | |
---|---|
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Burgu |
Koordenatuak | 42°51′07″N 2°32′19″W / 42.85185°N 2.53871°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
15 | |
San Joan baseliza Arabako Burgu ondoan daogen Arrarain herri hustuko eraikina da. XII. mendean eraikia, erromaniko estilokoa da. Donejakue Bidean dago eta oinarrizko Arabako Kultura Ondasuna gisa sailkatuta dago.[1][2]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eraikuntza hau Arrarain izeneko aspaldiko herrixkaren azken testigantza da. Herri hau XIV. mendean hutsik gelditu zen. Eremu hau herritarrek “Erromatarren Bidea” deitutakoaren ondoan kokatuta dago, Araba gurutzatzen zuen Burdeos-Astorga erromatarren galtzadaren gertutasuna adierazten digunak. Mendeetan zehar baseliza funtzioa betez, Burguko herritarrek, eliza mantentzeaz arduratu zirenak, eliztxoren ipar horman hilerria kokatzea erabaki zuten, hau dela-eta, gaur egun, herriko hilerriaren kapera gisa funtzionatzen du.[3]
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Laukizuzeneko oinplanoa duen eliz zaharra, zirkuluerdi formako absidea du. Egungo eraikinan elementu erromaniko ugari ikus daitezke: presbiterioa, kanoi ganga, absidea, azken honek esfera-laurdeneko gangaz. Erromanikoa da baita ere erdi puntuko garaipen arkua. Kapiteletan irudi geometrikoak eta pertsonaia hegaldunak ikus daitezke. Baselizaren alde erromanikoak harlanduz eraikiak dira. Horma bularrak ere erromanikoak dira.[4]
Habeartea XVIII. mendean zurez estali zen.
Bertako Andre Maria Zuria, XIV. mendean egina, Burguko elizan gordetzen da.
Baseliza eta ingurua arriskuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baseliza eta, orokorrean, Arrarain herri hustua, erromatar galtzada eta Burguko nekropolia Abiadura Handiko Trenaren trazaketaren mehatxupean daude. Horrela salatu zuen Rafael Varón arkeologoak Arabako Batzar Nagusietan. Espezialistak beste motatako kulturaren eta lurraldearen gestioa eskatu zuen.[5]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ http://www.euskadi.eus/app/ondarea/eraikita-ondarea/arraraingo-san-joan-baseliza/ermita/elburgo-burgelu/elburgo-burgelu/fichaconsulta/27137&origen=MOSAICO&pagina=1
- ↑ http://www.3digitala.com/es/ficha.php?id=7647[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://alavamedieval.com/arraraingo-san-juan-ermita-burgelu/?lang=eu
- ↑ Mikaela Portilla eta beste egile batzuk: Catálogo monumental de la diócesis de Vitoria. V.liburuki. Gasteiz. Apezpikua eta Gasteizko Aurrezki Kutxa, 1982.
- ↑ https://www.elcorreo.com/alava/araba/ermita-romanico-alaves-20181123221805-nt.html
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arraraingo San Joan baseliza |