Aljerren espainiar inbasioa 1775eko uztailean Ipar AfrikakoAljer hiria hartzea helburua zuen lehorreratze militarra izan zen. Karlos III.a EspainiakoakAlejandro O'Reillyri eskatu zion konkista egitea, eta O'Reillyk berrogeita hamar itsasontzi eta hogei mila soldadu baino gehiago zituen plana betetzeko. Aljer pirata berbereen "hiriburua" zen, eta hiria jakinaren gainean zegoen. Hori zela eta, segada bat prestatu zuten, eta espainiar erasoa erabateko porrot bilakatu zen. Kolpea iraingarria izan zen espainiarrentzat, eta haien berpizte militarra geldiarazi zuen.