Alarcosko gudua (gaztelaniaz: Batalla de Alarcos; arabieraz: معركة الأرك, ma'rakat al-Arak) Ciudad Realgo Alarcosko gazteluaren ondoan 1195eko uztailaren 19an eginiko gudua izan zen. Guadiana ibaiaren haranean Alfontso VIII.a Gaztelakoak eta Abu Yusuf Yaqub al-Mansurrek zuzendutako armadek bat egin zuten. Almohadeen garaipenak ia hogei urtez- Navas de Tolosako gudura arte- geldiarazi zuen errekonkista.
Kristauek bi zalditeria-erregimentu zituzten: lehenengo lerroan zalditeria astuna, Diego II.a Lopez Harokoak zuzenduak, eta honen gudaroste zeuden. Bigarrenean, berriz, erregeak berak zuzendutako infanteria eta zalditeria arina.