Abelino Barriola
Abelino Barriola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1885eko azaroaren 10a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Paue, 1944ko apirilaren 19a (58 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta antzerkigilea |
Abelino Barriola (Donostia, Gipuzkoa, 1885eko azaroaren 10a - Paue, Frantzia, 1944ko apirilaren 19a) euskal idazlea.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzerkiarekiko interesa ikusita, Barriolak, Donostiako zinegotzi zelarik, Euskal Izkera ta Iztunde Ikastola sortu zuen (edo Euskal Hizkuntza eta Deklamazio Eskola). Eskola honene lehen zuzendaria Toribio Altzaga izan zen. Deklamazio Eskola sortzearen ondorio nabarmanetariko bat emakumea eszenatokira igotzea izan zen. Garai horretan lehiaketak eta sariketak ere ugaldu egin ziren, obra zertxobait konplexuagoak, bai planteamenduz, bai baliabidez, idazten hasi ziren; ondorioz, bakarrizketa edo ekitaldi bakarreko obren ordez bi eta hiru ekitaldikoek hartu zuten lekua; umore-giro xotiletik eduki serioagoetara ere pasatzen da zertxobait.
Horiez gain, Barriolaren obran abertzaletasunaren aldeko lerratze nabarmena sumatzen da, alde batetik; eta, era berean, bere obretan ez du interes didaktikoa ezkutatzen, eta ikusleak antzerki-kulturan hezi nahia ere igar daiteke, bestetik. Gainerakoan, gorago aipatutako ezaugarri orokorrak bete-betean ageri dira garaiko autore guztietan
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ene Aberri laztana (1934)
- Aldiz Aldiz...! jostirudia egintza batian (1911, J. Baroja)
- Dramak (1988, EEE - Itxaropena)
- Gai dagonaren indarra (1935, López Mendizabal)
- Goi argi (1935, J. Baroja)
- Lagun txar bat... (????, J. Baroja)
- Meza berriya (1909, J. Baroja eta semeak)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Abelino Barriola, aitona kulturazalea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |