Ab Asturica Burdigalam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ab Asturica Burdigalam bidearen mapa.

Ab Asturica Burdigalam, Astorga-Bordele galtzada edo 34. galtzada (iter XXXIV) Astorga (Asturica Augusta) eta Bordele (Burdigala) batzen zituen erromatarren galtzada da[1] .

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar funtzionarioek bidaiarientzat gida moduan egiten zituzten "itinerarium" edo ibilbideetan agertzen zen, tartean Antoninorenean, Ravenakoan edo Peutingeriar taulan.

Astorga eta Bordele batzeko egungo Espainiako León, Palentzia eta Burgosko probintzietatik, Euskal Herriko Araba, Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherea lurraldeetatik eta Frantziako Akitania eskualdetik pasa zen.

Antoninoren Ibilbidearen arabera kokaleku eta gune hauek zeharkatzen zituen[2]:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidea Oktabio Augustok K.a. I. mendean, kantabriar gerretan kantabriar eta asturiarren aurka irabazi ondoren bultzatzen duen berrantolaketa administratiboaren ondorioa da[4]. Asturica Augustan Legio X Gemina luzaroan egon zen kantonatua, seguruenik, Hispania ipar-mendebaldeko urre mehatzen ustiaketa eta garraioa babesteko.

Mende batzuk geroago Karlomagnok ibilbide hau erabili zuen Iruñea erasotzeko. Erdi Aroan Done Jakue bideak ordezkatu zuen, nahiz eta tarte batzuetan bide ezberdinak izan.

1808 eta 1814 artean Napoleonek Iberiar penintsula inbaditu zuenean, euskal tarteak erabili zituen eta zenbait urtez Napoleonen ibilbidea izenaz ezagutu zen.

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galtzaden etzeetan ohikoa zuen inperioak zenbait azpiegitura eraikitzea, hala, nola, mansioak, taberna-k eta caupona-k, bidaiariak eta abereak atseden hartzeko. Geraleku horien inguruan, batzuetan, eta eta zuten negoziorako aukerak aprobetxatzeko, herri berriak sortu ziren. Beste askotan, aurreko hiri eta herriak lotzen zituzten. Gainera, batzuetan zubiak berriekin ostatu behar zen ibilbidea, egurrezkoak edo harrizkoak. Bidearen distantziak markatzeko, miliarioak jartzen ziren. Horiek denak, neurri batean, aztarnak utzi ahal izan dituzte, eta Ab Asturica Burdigalan ibilbidean ere agertzen dira.

Araban[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako Suessatio adibidez, hiri kategoria zuen eta bertan bideko mansio bat zegoela markatzen dute ibilbideek. Arkaian miliario bat aurkitu zen eta termak induskatu ziren, eta horregatik, antzinako iturri aipatutako Suessatio izango zela uste dute ikerlariek. Arkaian aurkitutako material nabarmenenak Arabako Arkeologia Museoan ikus daitezke.

Nafarroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafar Pirinioetan aurkitutako miliarioak Aurizberriko udaletxean daude ikusgai[5]. Ingurune horretan ere, Zalduako aztarnategia induskatzen ari da, Iturissa izan daitekeena, eta Donezaharre, itinerarium-etan aipatzen den Immo Pyreneo izan daitekeena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]