Edukira joan

Willem Barents

Wikipedia, Entziklopedia askea
Willem Barents

Bizitza
JaiotzaFormerum (en) Itzuli, 1550
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
Hamazazpi Probintziak  1581)
 Zazpi Herbehere Batuen Errepublika  (1581 -
BizilekuaTerschelling
Amsterdam
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaZembla Berria1597ko ekainaren 20a (46/47 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: eskorbutoa
Familia
Ezkontidea(k)wife of Willem Barents (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, kartografoa, polar explorer (en) Itzuli, itsasturia, itsasturia eta skipperra
Willem Barentsen heriotzaren errepresentazioa

Willem Barents (nederlanderaz Barentsz; Terschelling, Frisiar irlak (Herbehereak) 1550Zembla Berria, (Errusia, 1597ko ekainaren 20a) esploratzaile eta itsasgizon holandar bat izan zen, iparraldeko lurretara egin ziren lehen espedizioetako bateko buru.

1594ean Willemek Amsterdam utzi zuen bi itsasontzirekin iparraldeko itsas ibilbidea aurkitzeko Siberiaren iparraldetik eta Asiaren ekialdetik pasaz. Zembla Berriko ekialdeko kostara ailegatu zen eta iparraldera jarraitu zuen, ipar muturrera heldu zenean itzuli zen arte.

Hurrengo urtean, Willemek beste 7 itsasontziko flota bat gidatu zuen Siberiako kosten eta Vaigatx uhartearen artetik nabigatuz, baina gehiegi atzeratu zen itsaso irekia aurkitzen eta espedizio porrot bat izan zen. Hirugarren bidaiak ere porrot egin zuen eta berak bizia galdu zuen. Azken saiakera honetan bi itsasontzi eraman zituen Jan Rijp eta Jacob van Heemskerk kapitain zirelarik. Atera ziren egunean Bjørnøya eta Svalbard ikusi zituzten eta hemen bi itsasuntziak banandu egin ziren. Barentsena, Heemskerk buru zuena, izotzetan katiaturik geratu zen Zenbla Berriko iparraldea inguratzen hari zirela, tripulazioak negua irlan igaro behar izan zuelarik, non azkenean Barents bera hil zen.

Barentseko itsasoak, Barentsburg kokalekuak eta Barentsen Eskualdeak bere omenez daramate izena.