Wikipedia:Bazenekien/2017
- ... Ulsterko Esku Gorria Irlandako Ulster probintziaren ikur izateaz gain, Ipar Irlandako gatazkan irlandar errepublikarrek eta loialistek batera erabiltzen duten ikur bakarrenetakoa dela?
- 1920an Agnès Souret euskalherritarra lehenbiziko Miss Frantzia hautatua izan zela? Eta 1928an 26 urteko adina besterik ez zuela peritonitis baten ondorioz hil zela?
- Olinpiar Jokoetako gizonezko dominadun gazteena Angelun jaiotako Noël Vandernotte dela? Eta Berlingo Jokoetan brontzezko domina lortu zuenean 12 urte eta 233 egun besterik ez zuela?
- Pluton planeta nanoko geografia iluntasuneko jainkoen izenekin osatu dela eta H. P. Lovecraft idazleak sortutako Cthulhuk baduela Cthulhu eskualdea deitutako gunea?