Txikipedia:Itxitura (historia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

“Itxitura” hitzak belardi, larre eta beste nekazaritza lurrak banatzeko prozesua esan nahi du. Normalean, hesi fisiko bat erabiltzen da honetarako, eta mugak adierazteko kartelak ere erabitzen dira.


Bere jatorriak atzera eramaten gaitu,  XII. mendera. Inglaterran, itxituraren aldeko mugimendu bat hasi zen jauntxoentzako larre gehiago eskuratzeko, eta horrela gertatu zen 1450tik 1640ra.

Mendebaldeko Europa era Modernoan erabiltzen zen  prosezu hau. Itxitura hau erabiltzen zutenak, nekazaritza-lursailan lan egiten zutenak ziren. Prozesu hau existitu baino lehen, laborantza lur asko sakabanatuta zeuden, eta nekazari indibidualak haien jabe ziren. Konturatu ziren lurrei mugak jarri ahal zitzaizkiela, horrela amaituko zen Inglaterrako eta Galeseko eremu irekiaren sistemarekin.

Inglaterran, soroen arteko borrokak XV.mendearen amaieran hasi ziren, eta horrela jarraitu zuten XVI eta XVII. mendeetan itxiturak botatzea bihurtu zelako “gatazka sozialen modu garrantsitzuena”. Borroka hauek masa altxamendu bihurtu ziren. Hauen artean ospetsuena, Kett-en matxinada[1] izan zen, Robert Kett-en omenez.

Hainbat Itxitura mota existitzen dira, pribatizazioa deitzen diren estrategien bidez edo klase estrategien bidez.

itxitura motak eta hauen adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Motak moduak
lurra eta baliabideak Lurzoru politikoak:desjabetzaren bidez(Ejidoa Mexicon) edo zeharkako bitarteak(zerga-dirua erabiltzea)

Kanpokotasunak:Lurraren kutsadura(Ogoni lurra Nigerian eta ganba ekoizpen intensiboa) eta birjabetzaren aurka(Brasilgo MST)

Uraren pribatizazioa:Uraren pribatizazioa(Bolivia)

Gerra neoliberala

hiri-espazioak Hiri diseinua

Errepideen eraikuntza

komun-sozialak Gastu sozialen murrizketa

Eskubideen murrizketak

ezagutza eta bizitza Jabetza Intelektualaren Eskubideak

Hezkuntzen merkantilizazioa

Modu Berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxituraren dinamikak kuluturara eta ezagutzaren esparrura ere iritsi dira, ingurune digitalera batez ere. Copyright-aren esker, erabiltzaileei eragozten die baliabide bat erabiltzean, kultur ekoizpenerako eta berrikuntzarako oztopoa da.

  1. (Ingelesez) Express, Britain. «Kett's Rebellion, 1549 | Tudor History» Britain Express (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).