Robert Ficoren hilketa saiakera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Ficoren hilketa saiakera
Irudia
Map
Motashooting attack (en) Itzuli
assassination attempt (en) Itzuli
Biolentzia politiko
Data2024ko maiatzaren 15a
KokalekuQ125940034 Itzuli
HerrialdeaEslovakia
HelburuRobert Fico
BiktimaRobert Fico (target (en) Itzuli)
Pertsona hilak0
Pertsona zaurituak1
ErantzuleJuraj Cintula (en) Itzuli (shooter (en) Itzuli)
ArmaSu-arma

l Robert Ficoren hilketa saiakera 2024ko maiatzaren 15ean izan zen Eslovakiako Handlová hirian, Bratislava hiriburutik 150 bat kilometrora. Robert Fico herrialde horren lehen ministroa zen eta, eraosaren ondorioz, larri zaurituta gelditu zen. Zenbait hedabideren arabera, gobernuaren politikarekin «ados» ez zegoelako egin zion ustezko erasotzaileak tiro.[1]

Gertakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ustezko tirogilea atxilotu zuten, 71 urteko gizonezko bat, Juraj Cintula.[2] Lehen informazioaren arabera, gobernuburua hirian bildutako jendea agurtzera gerturatu zen, eta tiroak entzun ziren. Bost tiro eman zizkioten Ficori sabelean eta gorputz adarretan, eta oso larri eraman zuten erietxera. Han ebakuntza egin zioten, eta Eslovakiako lehen ministrorde Tomas Tarabak BBCri adierazi zionez, ordu gutxitan jada ez zegoen hiltzeko arriskuan.[3]

Lekukoen arabera, hainbat tiro entzun ziren, eta, jarraian, lehen ministroa lurrera erori zen. Segurtasun arduradunek lehen ministroaren autoan sartu zuten berehala Fico, eta erietxera eraman. Erietxeko iturriek jakinarazi zutenez, gobernuburuak ez zuen konortea galdua heldu zenean.[3]

Atxilotuari «Mendekuz aldez aurretik pentsatutako erailketa-saiakera» leporatu diote formalki. Egilea «gertakari politikoetan oso sartuta zegoen», eta erasoaren arrazoiak, ustez, Ukrainari laguntza militarra emateari uztearekin, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza indargabetzearekin edo Ficok planifikatzen zuen irrati-telebista publikoa ixtearekin ados ez egotea izan ziren. Tiratzailea ez zen talde antolatu bateko kidea.[4]

Juraj Cintula lehen ministroari tiro egin ziona kartzelan sartu dute erasoa onartu eta hil nahi ez zuela zehaztu ostean. Bere historiak sinpatia ultranazionalista eta arrazistak ditu.[5]

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eslovakiako jarduneko presidente Zuzana Caputova «txokaturik» agertu zen eraso «bortitz eta krudel» hori zela eta. Gisa berean iharduki zuten Europako Batzordeko buruak, Ursula von der Leyenek; Errumaniako lehen ministroak, Marcel Ciolacuk; Txekiar Errepublikakoak, Petr Fialak; Hungariakoak, Viktor Orbánek; eta Erresuma Batukoak, Rishi Sunakek.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]