Edukira joan

Norvegiako Eliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Norvegiako Eliza
Datuak
Izen ofiziala
Den norske kirke
Motaestatu-eliza, eliza nazionala eta Kristau-sinesbidea
HerrialdeaNorvegia
Jarduera
KidetzaElizen Munduko Kontseilua eta Communion of Protestant Churches in Europe (en) Itzuli
Honen parteLutheranism in Norway (en) Itzuli
Agintea
Legezko formaden norske kirke (en) Itzuli
Historia
Sorrera1537
Sortzailea
webgune ofiziala

Norvegiako Eliza (Bokmål-ez Den norske kirke, Nynorsk-ez Den norske kyrkja) Norvegiako eliza ofiziala da, Erreforma Protestantearen garaian ezarria (1536-1537), Danimarka-Norvegiako erresumak Aulki Santuarekin harremanak hautsi zituenean. Luteranismoaren doktrina jarraitzen du. Lau milioi kide ditu (bataiatuak barne).

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvegiako Elizaren buru Erregea da (g. e. Harald V.a). Hori dela eta, erregeak eta haren familiak ezinbestean luteranismoaren jarraitzaile izan behar dute; norbaitek fede hori baztertuko balu, ondorengontza zerrendatik kanpo geratuko litzateke.

Gobernuko ministro batek (Gobernuaren Administrazioko, Erreformako eta Elizako ministroak) gidatzen du Elizaren alde administratiboa; gainera, aurrekontuak Norvegiako Parlamentuan aurkeztu, eztabaidatu eta onartu behar dizkio.

Elizbarrutietan antolatuta dago (11 guztira), eta 1.284 parrokia ditu herrialde osoan. Sinodoa da Elizaren goi erakundea; elizbarruti bakoitzak 7 edo 8 ordezkari bidaltzen ditu bertara, baita samiek, teologia ikastetxeek, elizako gazte taldeek eta bestelako elkarteek ere. Erakunde horren eginbeharra Elizaren doktrina zehaztea da, besteak beste.

2007ko datuen arabera, kleroaren % 20 inguru emakumezkoak dira.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igande goizeetan ospatu ohi da asteko elizkizun garrantzitsuena, nagusiki Eliza Katolikoaren mezaren oso antzekoa gehienbat. Tradiziozko zenbait abesti izan ezik, gainerakoa norvegieraz egiten da beti, eta musikari garrantzia handia ematen zaio (bai ereserkiak abesteari, baita organoa jotzeari ere).

Eztabaidagaiak gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elizaren eta Estatuaren arteko harremana.
  • Emakumezkoen zeregina Elizan.
  • Sexu bereko ezkontzak onartu edo ez.
  • Gizartearen sekularizazio nabaria.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.