Edukira joan

Lizar Begoña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lizar Begoña

(2024)
Bizitza
JaiotzaSopela1996ko abenduaren 29a (27 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, irakaslea eta eleberria

Facebook: Lizar-Bego%C3%B1a/100045223781944/ Twitter: lizarrazil Literaturaren Zubitegia: 1028 Edit the value on Wikidata

Lizar Begoña Madariaga (Sopela, Bizkaia, 1996ko abenduaren 29a) bizkaitar poeta eta eleberrigilea da.[1]

2020an Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa irabazi zuen Aro beilegia izeneko poesia-liburuarekin.[2]2022an XXV. Igartza Saria irabazi zuen Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektuarekin.[3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an, Arte Ederretako ikasketak hasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Ravennako Akademian (Italia) urtebeteko egonaldiarekin, eta 2019an graduatu zen. 2020an Arte eta Sorkuntza Masterra ikasketak egin zituen (UPV/EHU).[4][3]Bekaduna izan zen BilbaoArten, arte bisualak lantzen[5], baina Euskara irakaslea dihardu lanbide gisa.[6]eta idazten ere ari da buru-belarri, poesia eta artea josten, bere esanetan: Lelo hutsak baino, nahiago du gogoeta bultzatu, edo erantzunak irakurlearengan utzi:

“Ez zait gustatzen egitea poema bat panfleto bat izango balitz modura, nahiago dut galdera moduko bat plazaratzea. Eta hori da nire ustez poesiak eta arteak dutena, alde bakarreko zentzutik aldentzeko aukera”.[7]

Aspaldi hurbildu zen poesiaren mundura; 16 urte zituela hasi zen lerro batzuk idazten, eta horretan jarraitu du. Eroso sentitzen omen da medio honetan. Haren ustez, oso zuzena da poesia; materia prima erabiltzen da, eta horrek jolasteko aukera ematen du. Gepardo japoniarrak izan zen bigarren poesia liburua.[8]

"Hizkuntza eskultorikoki landu dut, paperean bertan hitzak modu zehatz batean antolatuta. Poesia bisualean oinarritu naiz honetan"

Lizar Begoña

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aro beilegia (2020, Balea Zuria)[9]
  • Gepardo japoniarrak (2022, Susa)[10]

Eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mundu zitalaren kontra (2024, Elkar)[11]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2020an Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa Aro beilegia izeneko poesia-liburuari.
  • 2022an XXV. Igartza saria, Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektuari.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Larretxea, Oihane. (2020-07-23). «Kritika sozialaren lirika» Gara (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  2. «Lizar Begoña, III. Poesia Lehiaketako garaile» Noticias de Gipuzkoa 2020-07-10 (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  3. a b «Lizar Begoña sopeloztarrak irabazi du 2022ko Igartza Saria» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  4. LIZAR BEGOÑA | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  5. zinegoak | LIZAR BEGOÑA. (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  6. «Lizar Begoñak irabazi du Igartza saria» EITB 2022-09-07 (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  7. «“Lelo hutsak baino, nahiago dut galderak plazaratu” - Sopela» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  8. «Lizar Begoña: "Poesiak hizkuntzarekin jolasteko aukera ematen du, zuzen-zuzenean" - Sopela» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  9. Lizarralde, Mikel. «Edertasun krudeleko poemak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
  10. «"Gepardo japoniarrak" izeneko poesia-liburua aurkeztu du Lizar Begoña sopeloztarrak - Sopela» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
  11. «Lizar Begoñak 'Mundu zitalaren kontra' nobela plazaratu du» Berria 2024-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  12. Imaz, Andoni. «Lizar Begoñak irabazi du Igartza saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]