Wikipedia, Entziklopedia askea

ZumaiaHE1/Proba orria

Eduki-taula


Phytoecia affinis Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Harrerrek 1784an deskribatu zuena. Europa guztian hedaturik dago eta Euskal Herrian ere aurkitzen da.

deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina ertaineko kakalardoa da, 9-16 mm artekoa. Kolore urdin-gris iluna eta laranja-gorrixka konbinatzen ditu. Pronotoa gorrixka da eta bi puntu ilun deigarri ditu. Hankak ere gorrixkak dira. Elitroak ilunak dira eta gorputzaren azpialdea gorrixka. Antena luzeak ditu, ia gorputzaren luzeraren bestekoak.