Edukira joan

Kylian Mbappé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kylian Mbappé

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKylian Mbappé Lottin
Jaiotza1998ko abenduaren 20a (25 urte)
Herrialdea Frantzia
 Kamerun
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
AitaWilfrid Mbappé
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
AS Monaco2015 / 20184116
Paris Saint-Germain2017 / 20182713
Frantziako futbol selekzio nazionala2017 / 7746
Paris Saint-Germain2018 / 2024175159
Real Madril2024ko ekainaren 3a /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia9
10
Pisua73 kilogramo, 75 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

kylianmbappe.com
IMDB: nm9072528 Facebook: kylianmbappeofficiel Twitter: KMbappe Instagram: k.mbappe Youtube: UCTiJGWJiDJYlMQYUchNrHkA FIFA: 389867 UEFA: 250076574 Edit the value on Wikidata

Kylian Sanmi Mbappé Lottin (Paris, 1998 abenduaren 20a), Kylian Mbappé edo soilik Mbappé bezala ezagunagoa, futbol jokalari profesionala da. Real Madril taldean jokatzen du aurrelari bezala, LaLiga EA Sportsen. Oso txikitatik interesa erakutsi zuen futbolarekiko. Bere jokalari gustukoenak Ronaldo eta Zinedine Zidane eta Cristiano Ronaldo dira.[1]

Transfermarkt, futboleko merkatuan espezializatutako web-orriaren arabera, 180 milioi euroko balioa du, Jude Bellinghamekin eta Erling Haalandekin munduko jokalari baliotsuenaren postua duelarik. Horrez gain, frantziarra munduko jokalari onenetarikotzat jotzen da gaur egun. Bere driblinagatik, abiaduragatik, baloiaren kontrolagatik eta potentziagatik nabarmentzen da.

2024-2025 denboralditik aurrera, Paris Saint Germainekin kontratua bukatu ondoren, Real Madrilekin jokatuko du. 2029.urterarteko kontratua sinatu du Mbappék talde madrildarrarekin.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wilfried Mbappé eta Fayza Mbappé-ren seme da, Kamerun eta Aljeriako jatorria du, baina familiak jatorri afrikarra badu ere, Mbappé futbolari frantziarra da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txiki-txikitatik futbolarekiko interesa erakutsi zuen Mbappék. 2015eko abenduaren 2an debutatu zuen, Frantziako lehenengo mailan. Monakoko hasiberri gazteena bihurtu zen 16 urterekin, Thierry Henryren marka gaindituz. 2016ko otsailean, bere lehen gola lortu zuen Troyesen aurka, eta partidua irabaztea lortu zuten (3-1). 17 urte zituen orduan, eta honen ondorioz Monakoren historiako golegilerik gazteena bihurtu zen. Mbappék lehen hat-trick-a abenduaren 2016an lortu zuen. 1997tik Sonny Andersonen ondoren ez zegoen beste Monakoko jokalaririk hat-trick bat lortu zuenik denbora tarte horretan. Bihurtu zen Karim Benzemaren ondoren, UEFA Champions Leagueko golegile frantses gazteena izan zen.

Hainbat taldek adierazi zuten hura kontratatzeko interesa, eta ondoren, abuztuan Mbappéren lagapena ofizial egin zen, Paris Saint-Germain Football Clubera, 2017-18 sasoiaren amaieran 180 milioi euroko nahitaezko erosteko aukerarekin. Bere estreinaldian, PSGko kamisetarekin gol bat egin zuen FC Mentzren aurka. Denboraldi bikain bat egin eta gero, PSG-k falta zen dirua ordaindu zuen, eta Neymar eta Cavanirekin batera PSGren kamiseta defendatu zuen 2017tik.

2018ko urriaren 7an lau gol sartu zituen partida bakarrean, Olympique Lyonen aurka. Denboraldi hartan 30 gol sartu zituen, 1990ean Jean-Pierre Papinek lorturikoa berdinduz.

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe mailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziarekin bi mailatan izan da internazionala: azpi-17 eta azpi-19 mailetan, hain zuzen. Kylianek 2014ko irailean debutatu zuen selekzioarekin, Ukraniaren aurka. 2015ean ez zuen selekzioan parte hartu eta 2016an selekziora bueltatu zenean, azpi-19 kategorian, profesional gisa bere lehen minutuak izan zituen. Kategoria baino urte bat gutxiago zeukan orduan.

Lehiaketa Emaitza Partidak Golak
Europako azpi-19ko lehiaketa erronda (UEFA 2016) Klasifikatua 3 2
Europako azpi-19ko lehiaketa( UEFA 2016) Irabazle 5 5

Absolutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko martxoan, Frantziako selekzio handira joateko deitu zioten. Martxoaren 25an, 18 urterekin bakarrik debutatu egin zuen Frantziako selekzioarekin. Bigarren jokalari gazteena bihurtu zen Frantziako kamiseta babesten.

Lehiaketa Emaitza Partida(k) Gola(k)
2018ko Munduko Txapelketa Irabazle 7 4
2020ko Eurokopa Jokatzeke

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko ekainaren 5ean eguneratua.
Kluba Herrialdea Denboraldia Ligan Kopa

nazionalak

Txapelketa internazionala Bestelakoak Guztira
Part. Gol Asist. Part. Gol Asist. Part. Gol Asist. Part. Gol Asist. Part. Gol Asist.
AS Mónaco  Frantzia 2015-2016 11 1 1 2 0 0 1 0 1 0 0 0 14 1 2
2016-2017 29 15 11 6 5 3 9 6 0 0 0 0 44 26 14
2017-2018 1 0 0 0 0 0 0 0 0 1 0 0 2 0 0
Guztira klubean 41 16 12 8 5 3 10 6 1 1 0 0 60 27 16
PSG FC  Frantzia 2017-2018 27 13 7 9 4 6 8 4 3 0 0 0 44 21 16
2018-2019 29 33 9 6 2 3 8 4 5 0 0 0 43 39 17
2019-2020 20 18 7 6 6 5 10 5 6 1 1 0 37 30 18
2020-2021 31 27 7 5 7 1 10 8 3 1 0 0 47 42 11
2021-2022 35 28 19 3 5 1 8 6 6 0 0 0 46 39 26
2022-2023 34 29 6 1 5 1 8 7 3 0 0 0 43 41 10
2023-2024 29 27 7 6 8 3 12 8 0 1 1 0 48 44 10
Guztira klubean 205 175 62 36 37 20 64 42 26 3 2 0 308 256 108
Real Madril  Espainia 2024-2025
Ibilbide osokoa 246 191 74 44 42 21 74 48 27 4 0 0 368 283 124

Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioa Urteak Guztira
Part. Golak
Azpi-17 2014-2015 2 0
Azpi-19 2015-2017 11 7
Absolutua 2017- 42 16
Karrera osokoa 55 23

Lorpen indibidualak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016-2017 denboraldiaren amaieran eguneratua.
Lorpenak Urtea
Azpi-19 UEFA-ren txapelketako taldean zegoen. 2016
Hilabeteko jokalaria Ligue 1-ean. 2017
Urteko Taldean Ligue 1-ean. 2017
Urteko jokalari gazten hoberena UNFP-ren ustez. 2017
Txapeldun txapelketaren taldean. 2017
Izendatua FIFA/FIFPro Worlda XI. 2017
Golden Boy saria 2017

Irabazitako tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(2016-2017 denboraldiaren amaieran eguneratua).

  1. 2016-2017 denboraldian Ligue 1 txapelketa irabazi zuen Monaco FC taldearekin.
  2. 2016-an txapeldun gelditu zen azpi-19 (Frantzia) taldearekin UEFA lehiaketan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]