Edukira joan

Julio Ruiz de Alda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julio Ruiz de Alda

Bizitza
JaiotzaLizarra1897ko urriaren 7a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1936ko abuztuaren 23a (38 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Amelia Azarola Echeverría (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlari militarra, aire-begiralea eta autorea
Zerbitzu militarra
Adar militarraAeronáutica Militar Española (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakRifeko gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Falange Espainola
Falange Española y de las JONS

Julio Ruiz de Alda Mikeleitz (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1897ko urriaren 7a - Madril, Espainia, 1936ko abuztuaren 23a) hegazkinlaria, militarra eta Espainiako Falangeren sortzaileetako bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silvio Ruiz de Alda eta Francisca Mikeleitz gurasoak zituen eta Lizarrako Zapatería kalean jaio zen. 15 urte besterik ez zituela, Espainiako Armadan sartu eta Segoviara, Gasteiza eta Tetuana destinatua izan zen.

Getafeko Aire Eskolan hegazkinlari bilakatu zen. Kapitaina zen pilotu titulua jaso zuenean. Horri esker hartu zuen parte, hegoaldeko ibilbidetik, Ozeano Atlantikoa airez zeharkatzeko hegaldian, Plus Ultra izeneko ur-hegazkinean, 1926. urtean, Ramón Francorekin, Juan Manuel Duránekin eta Pablo Rada mekanikariarekin batera. Palos de la Fronteratik irten ziren 1926. urteko urtarrilaren 22an, eta otsailaren 10ean iritsi ziren Buenos Airesa bere hiru lagunekin batera, 10.000 kilometroko bidea eginda. Bidaiaren gorabeherak De Palos al Plata liburuan jaso zituen Julio Ruiz de Aldak (1926).[1]

1933. urtean politikan hasi zen, eta Falange Española alderdiaren aitzindaria izan zen José Antonio Primo de Riverarekin eta Antonio García Valdecasasekin batera.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen zen Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, eta, atxilotu ondoren, fusilatu egin zuten indar errepublikarrek 1936ko abuztuaren 23an.[2]

Gerra amaitzean, lurperatuta zegoen hobitik atera zuten indar frankistek, eta Nafarroan omenaldia egin zitzaion. Navarra izeneko Junkers hegazkin batean ekarri zuten, Iruñean hileta-omenaldi handia egin zitzaion, eta ondoren Lizarrara eraman zuren gorpua han hilobiratzeko.

Ruiz de Aldari omenaldia, Iruñean, 1939ko ekainaren 18an.


Julio Ruiz de Alda kalea haren omenez izendatu zuten, Iruñeko Bigarren Zabalgunean dago.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ruiz de Aldaren ortoargazkiak»

Julio Ruiz de Aldak hegazkinez argazkiak egiteko ia Nafarroa Garaia osoa eta Arabako parte bat zeharkatu zuen 1927 eta 1934 artean, ortoargazkiak egiteko. Argazki sorta hori, 1.511 ortoargazki, ikus eta erabil daitezke Wikimedia Commonsen, jabari publikoan baitaude.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]