Henri de Toulouse-Lautrec
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Henri de Toulouse-Lautrec | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Albi eta Albi, 1864ko azaroaren 24a |
Herrialdea | Frantzia Frantziako Bigarren Inperioa Frantzia |
Heriotza | Saint-André-du-Bois eta Malromé gaztelua, 1901eko irailaren 9a (36 urte) |
Hobiratze lekua | Verdelais |
Heriotza modua | berezko heriotza: Sifilia |
Familia | |
Aita | Alphonse de Toulouse-Lautrec-Monfa |
Ama | Adèle Zoë Tapié de Céleyrran |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Condorcet (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Léon Bonnat Fernand Cormon |
Jarduerak | |
Jarduerak | kartelgilea, litografoa, margolaria, artista grafikoa, grabatzailea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, diseinatzaile grafikoa, zeramikaria, diseinatzailea, marrazkilaria eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Edgar Degas |
Mugimendua | postinpresionismoa |
Genero artistikoa | erretratua animal painting (en) genero-margolana |
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Henri Marie Raymond de Toulouse-Lautrec (Albi, 1864ko azaroaren 24an - Saint André du Bois, 1901eko irailaren 9an), ezagunagoa Toulouse-Lautrec bezala, margolari eta kartelgile frantsesa zen. Oso ezaguna izan zen haren poster eta margolanengatik, XIX. mendeko Pariseko gaua irudikatzen zutenak, bereziki Montmartre distrituaren ingurune bohemioa.
Haurtzaroa eta Pariseko bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Albiko gazteluan jaio zen nobleziako familia batean, eta bere familiako kideen endogamiak artistaren osasuna baldintzatu zuen. Bere hazkuntza kaltetu zuen gaixotasun batekin jaio zen, hanka motz eta hauskorrekin utziz.
Hainbat ezgaitasun zituen, baina 1880. urtean, Parisera abiatu zen marrazkigintza ikastera. Han, Montmartreko distrituan, kabaretetara, dantza aretoetara eta burdeletara sarri joaten zen, toki hauek haren margolanen osagarriak bihurtuz momentu askotan. Frantzia une hartan trantsizio garai batean zegoen. Frantziako Iraultzak sakonki aldatu zuen gizartea, eta etorkizuneko aldaketa politiko eta kulturaletarako oinarriak ezarri zituen. Eraldaketa politiko, ekonomiko eta teknologikoek giro aproposa sortu zuten esperimentazio artistikorako eta truke kulturalerako.
Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Haren ekarpen artistikoetaz gain, Toulouse-Lautrec-en bizitza pertsonala alkoholismo eta osasun arazoengatik markatuta egon zen. 36 urte zituela hil zen sifilisa eta alkoholismoarekin lotutako zenbait konplikazio agertuta. Bizitza oso laburra izan arren, Toulouse-Lautrec-ek betiereko ondare aberatsa utzi zuen artearen munduan. Gaur egun, haren lanak estilo paregabe eta perspektiba sakonarengatik goraipatuak izaten dira.
Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Henri de Toulouse-Lautrecek estilo artistiko bereizgarria garatu zuen, postinpresionismoan zentratzen zena. Bere estiloan, kolorea da elementu nagusia, kolore dardaratsu eta deigarriak erabiltzen zituen bere lanetan, batez ere bere publizitate-kartel ospetsuetan.
Bere estiloak lerro sendo eta adierazkorrak zituen. Askotan, lerro horiek zehatzak ziren, baina makurrak edo bihurriak ere izan zitezkeen, dinamismoa eta mugimendua gehituz konposaketei. Gainera, Toulouse-Lautrec ezaguna zen pintzelkada solte eta adierazkorren teknikagatik, berezkotasun eta bizitasun sentsazioa ematen baitzien bere lanei.
Artistaren lanaren zati handi bat Parisko bohemiar bizitza erretratatzean zentratzen zen, batez ere kabaret, antzerki eta gaueko bizitzaren eszenak. Haren pinturek eta kartelek ingurune horietako giro animatua eta, askotan, dekadentea islatzen zuten.
Haren kartel publizitarioak izan ziren bereziki bere ospea handitu zutenak. Sortu zuen lanik famatuenetariko bat, Moulin Rouge kabareterako egin zuen kartela izan zen, honetan Jane Avril dantzari frantsesa agertzen zen. Toulouse-Lautrec-en koloreen erabilera kementsua, lerro adierazgarriak eta konposaketa eraberritzaileak, posterren artea eraldatu zuten eta eragin esanguratsua izan zuen diseinu grafiko modernoaren hobekuntzan.
Maisu eta eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lautrecek hainbat iturritatik ikasi zuen, beste artista garaikide batzuk, mugimendu artistikoak, ingurunea eta esperientzia pertsonalak barne. Eragin horiek konbinatu egin ziren bere estilo bakar eta bereizgarriari forma emateko.
Edgar Degas izan zen maisuetako bat, Lautrec-ek miretsi egiten zuen Degasen lana eta eragin esanguratsutzat jotzen da bere estiloan. Biek zuten hiriko bizitza garaikidea irudikatzeko interesa. Édouard Manetek ere zirrara iraunkorra utzi zuen Lautrec-en, bereziki ikuspegi errealistan eta kolorearen erabilera ausartean. Manet Parisko bizitza modernoa erretratatu zuen lehen artistetako bat zen.
LANAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]
MARGOLANAK:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Autoerretratua ispiluaren aurrean (1882)
- Kontramaisua (1882)
- Bioleta sorta ontzi batean (1882)
- Carmen Gaudin (1884)
- La Blanchisseuse (1885)
- Au Moulin de la Galette (1889)
- Rousse (La Toilette) (1889)
- Moulin-Rougen dantza (1890)
- Moulin-Rougen (1892)
- Rue d'Amboise etxeko emakumearen erretratua (1892)
- Jane Avril (1892)
- Jane Avril dantzatzen (1892)
- La Goulue Moulin-Rougera ailegatzen (1892)
- Monsieur Boileau Café-an (1893)
- Ohean (1893)
- Louis Pascal (1893)
- Emakumea media ateratzen (1894)
- Salón Rue des Moulins (1894)
- Yvette Guilbert publikora agurtzen du (1894)
- La Clownesse Cha-U-Kao (1895)
- Bakarka edo Nekea (1896)
- Maxime Dethomas, Óperaren dantzaldian (1896)
- Madame Marthe X, Bordele (1900)
KARTELAK:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Moulin-Rouge - La Goulue (1891)
- Victor Joze-ren Zoriontasunaren Erregina (1892)
- Aristide Bruant-en enbaxadoreak haren kabaretean (1892)
- Sofá japoniarra (1892-1893)
- Jane Avril Parisko lorategietan (1893)
- Argazkilari P. Sescau (1894)
- Victor Joze-ren Alemaniako Babilonia (1894)
- Miss-en tropa (1896)
MARRAZKIAK:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Antonio del Polaiuolen igeltsuzko bustoa
- Luis XIII.aren aulkiaren kuadrila (1886)
- La Macarona jockey-z mozorrotuta (1893)
- Mademoiselle Diane de Lancy Palais des Glaces-en (1896)
- Autorretratua (1896)
- Zirkuan - Espainiaren igarobidea (1899)
LITOGRAFIAK:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Arratoiera, Madame Palmyre (1897)
- Paula Brebión, Le Café Concert (1893)
Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
La blanchisseuse, 1889
-
Ambassadeurs: Aristide Bruant, 1892.
-
Moulin Rougean, 1892
-
Ohean, 1893
-
Emakumea galtzerdia igotzen, 1894
-
Yvette Guilbert entzulegoa agurtzen, 1894.
-
May Belfort, 1895
-
Bakarrik, 1896
-
Emakumea bere komunean, 1889
-
Bi neskalagunak
-
Bi emakume erdi biluzi atzetik ikusita Rue des Moulinseko burdelean
Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere estilo artistikoak kolore ausartak eta espresio-lerroak zituen ezaugarri, eta zenbait kritikarik erradikaltzat eta konbentzionalismo gutxikotzat jotzen zuten. Parisko bohemiar bizitzaren irudikapenak, kabaret-eszenak eta putetxeak bereziki, deserosotasuna eragiten zuen zenbait zirkulu kontserbadoretan. Kritikari batzuen ustez, bere erretratuak, batez ere emakumeenak, groteskoak edo karikaturazkoak ziren, eta horrek bere subjektuekiko errespetuari buruzko kritikak eragiten zituen.
Alkoholismoaren aurkako borroka kezka eta kritika iturri izan zen, eta batzuek zalantzan jarri zuten beren arazo pertsonalengatik kalitatezko artea ekoizteko gaitasuna.
Beste artista garaikide batzuekin, hala nola Edgar Degas edo Édouard Manetekin, konparatzen zen, eta horrek bere originaltasunari eta trebetasun artistikoari buruzko eztabaidak sortzen zituen.
Utzitako ondarea
Henri de Toulouse-Lautrecek bere obran mugimendua simulatzeko teknika zinematografiko goiztiarrak erabiltzen zituen, bereziki 1899ko "Au cirque" marrazkiak. Zinemako gailu mugikorrak eta haiekiko interes herrikoia nagusi izan ziren 1830eko hamarkadaz geroztik. Mendeak aurrera egin ahala, artistek eta zientzialariek argazkietan mugimendu-sekuentziak eta filmatzeko gai ziren kamerak garatu zituzten.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Frantziako margolarien zerrenda
- Toulouse-Lautrecen margolanak
- Toulouse-Lautrec Museoa
- Chocolat
- Jon Alonsoren Camembert helburu eleberria.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Frantsesez) (Ingelesez) Albiko Toulouse-Lautrec museoa
- (Ingelesez) Toulouse-Lautrec eta Montmartre Londresko National Gallery-an
- (Ingelesez) (Frantsesez) Lautrec-i eskainitako webgunea.
- (Ingelesez) (Frantsesez) Lautrec-i buruzko webgunea bisita birtualekin.