Edukira joan

Frankismo soziologiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Madrilgo Sortaldeko plaza. Frankismoaren manifestaldi handienak bertan egin zituzten.

Frankismo soziologiko Francisco Francoren ondorengo espainiar gizarteak gaurdaino mantendutako ezaugarri sozial frankistak adierazten dituen esapidea da.[1]

Ezaugarri anakroniko hauek ez dira ekonomikoki, sozialki eta politikoki garatutako gizarte moderno batenak, baizik eta industriaurreko gizarte batenak. Diktaduran jasandako errepresio-politikak, Espainiako Gerra Zibilaren errepikapenaren beldurrak edo garapen-plan ekonomikoen eraginak frankismo soziologikoa sortu eta bultzatu zuten. Diktaduran, gehiengo sozialak- tartean hasieran frankismoaren alde egin zutenek- kontserbazio eta biziraupen aldeko jarrera izan zuen, autoritateari era konformista batean makurtzen.[2] José Luis López Arangurenen esanetan, "frankismoa, hasieran sistema politiko bat izanda, espainiarrentzat bizimodu bilakatu zen"[3]

Espainiako trantsizioaren ondoren, espainiar gizartearen talde batzuk jarrera honi eutsi zioten, adibidez eskuin-muturrak azaroaren 20aren inguruan manifestazioak antolatutuz.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Justel, Manuel. (1992). «Edad y Cultura Política» Reis (58): 69..
  2. Molares do Val, Manuel. Crónicas Bárbaras. .
  3. Aranguren, Eduardo L.; López Pina, Antonio. (1976). La cultura política en la España de Franco. Madril: Taurus, 214 or. ISBN 9788430630318..
  4. Ahaztuak 1936-1977. Azaroak 20: ez isildu, ez begiratu beste aldera. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika
Espainia
Artikulu hau Espainiako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.