Edukira joan

Diodo

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Diodoaren ikurra
Huts-balbulako diodo bat

Diodoa bi elektrodo (anodo eta katodo bat) dituen osagai elektroniko aktiboa da, korronte elektrikoa norantza bakar batean baino eroaten uzten ez duena.

Huts-balbuletako diodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo diodoak txipetan integraturiko balbula edo huts-hodiak izan ziren, balbula termoioniko izenaz ere ezaguna. 1904an asmatu zituen John Ambrose Flemingek, Marconi enpresako langileak, Thomas Alva Edisonen behatutakoan oinarrituz. Diodo horiek bi elektrodo dituzte, eta hutsean isolaturik daude kristalezko hodi baten barruan, goritasun-lanpararen itxura duelarik.

Goritasun-lanparak bezala, huts-hodiek harizpi bat dute (katodoa), nondik korronte elektrikoa igarotzen den eta, Joule efektua dela-eta, berotzen den. Harizpiek bario oxidoz tratatzen dituzte, eta, beroketaren ondorioz, elektroiak igortzen ditu hutsera. Elektroi horiek, elektrostatikoki, plaka positibora (anodoa) eroanak dira, hortaz eroapena sortzen da. Bistan denez, katodoa berotzen ez bada, ezin izango ditu elektroiak igorri. Horrexegatik, huts-hodiak dituzten zirkuitoek denbora behar dute berotze prozesuan ibiltzen hasi aurretik.

P-N Junturako diodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

P-N diodoak bi material erdieroale estrintsekoen juntura dira: hots, P eta N motakoak. Material bakoitza neutroa da, ez baitu karga elektrikorik, protoi eta elektroi kopuru bera duelako.

P eta N kristalak batzean, elektroi difusioa gertatzen da, N kristalak elektroiak aske uzten ditu, eta P kristalak horiek bereganatzen ditu. Elektroi transferentziaren ondorioz, korronte elektriko bat sortzen da, eta karga elektrikoak agertzen dira.

Alabaina, ioi positiboen pilaketak N kristalean eta, aldi berean, ioi negatiboen pilaketak P kristalean, eremu elektriko bat sortzen du; horrek korronte elektrikoaren aurkako noranzkoan doan desplazamendu indar bat sortzen du, eta N kristalean aske dauden elektroiei eragiten die.

Hori dela bide, potentzial diferentzia bat agertzen da osagaiaren anodo eta katodoaren artean. Esaterako, siliziozko diodoa bada, 0,7 Vkoa izan daiteke, germaniozkoa bada, aldiz, 0,3 Vkoa.

Beste diodo mota batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diodo batzuk

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakurketa gehiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkuitu historikoei buruzko liburuak
  • 50 Simple LED Circuits; 1st Ed; R.N. Soar; Babani Press; 62 pages; 1977; ISBN 978-0859340434. (archive)
  • 38 Practical Tested Diode Circuits For the Home Constructor; 1st Ed; Bernard Babani; Krisson Printing; 48 pages; 1972. (archive)
  • Diode Circuits Handbook; 1st Ed; Rufus Turner; Howard Sams & Co; 128 pages; 1963; LCCN 63-13904. (archive)
  • 40 Uses for Germanium Diodes; 2nd Ed; Sylvania Electric Products; 47 pages; 1949. (archive)
Aldizkari historikoak
  • Rectifier Applications Handbook; On Semiconductor; 270 pages; 2001. (archive)
  • Silicon Rectifier Handbook; 1st Ed; Bob Dale; Motorola; 213 pages; 1966. (archive)
  • Electronic Rectification; F.G. Spreadbury; D. Van Nostrand Co; 1962.
  • Zener Diode Handbook; International Rectifier; 96 pages; 1960.
  • F.T. Selenium Rectifier Handbook; 2nd Ed; Federal Telephone and Radio; 80 pages; 1953. (archive)
  • S.T. Selenium Rectifier Handbook; 1st Ed; Sarkes Tarzian; 80 pages; 1950. (archive)
Datu-liburu historikoak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]