Corneille eta Molière elkarlanean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Corneille eta Molière elkarlanean
Jatorria
Sortzailea(k)Jean-Léon Gérôme
Sorrera-urtea1873
IzenburuaUne collaboration : Corneille et Molière
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak48,3 (altuera) × 67,3 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza historikoa
Deskribapena
Kokapena
LekuaDenver Art Museum (en) Itzuli
BildumaDenver Art Museum (en) Itzuli
Inbentarioa2021.35

Corneille eta Molière elkarlanean (frantsesez: 'Une collaboration: Corneille et Molière') Jean-Léon Gérôme margolari frantsesak 1873 inguruan egin zuen olio mihise gainekoa da. Bi egileek elkarrekin opera-ballet bat prestatu zuten: Psyché; margolanean Gérômek bi idazleen arteko bilera irudikatu zuen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lana 1874ko Saloian erakutsi zen, L'Éminence griserekin batera. 30.000 liberatan erosi zuen Alexander Turney Stewartek, Pollice Verso margolana erosi zuen urte berean. Gérômek oihal batzuk bidali zituen aipatutako Saloira, eta urrezko domina bat irabazi zuen. Horrek bildumagile estatubatuarren interesa piztu zion.[2]

Hala ere, geroago, 1880ko hamarkadaren amaieran, artistaren balorazioak behera egin zuen. Stewart bilduma saldu zenean, pinturak balioaren herena galdua zuen. Margolana 2021ean erosi zuen Denver Art Museumek, Coloradon, Estatu Batuetan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanak 48,3 × 67,3 zm. ditu. Koadroaren gaia bi idazleen lana da. Mahai batean Pierre Corneille eta Molière daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]