Wikipedia:Txokoa

Eztabaida honi buruz

Lasterbidea

Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora!

Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, orri jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu orri horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.

Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.

Eztabaida zaharrak:
Wikipedia:Txokoa/Artxiboa


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotros y nosotras, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)
Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
"Autoritateak.eus" mezuari erantzun
176.12.82.215 (eztabaidaekarpenak)

Norbaitek daki aintzinako Erromaren merkataritzaren definizioa?

"Erroma" mezuari erantzun
Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Txantiloi berri bat egiten hasi naiz: kultura arkeologikoak. Badakit nola sartu bete behar diren eremuak, baina ez dakit nola eman taula diseinua, beste txantiloietan erabiltzen dena gutxi gora behera.

Gero, Wikidatarekin konektatu beharko nuke, baina oraingoz, diseinua ondo egin nahi diot. Lagunduko dit norbaitek?

"Txantiloiak" mezuari erantzun
Urtar (eztabaidaekarpenak)

Aurreko gaiaren harira, eta berriki Union del Pueblo Navarro alderdiaren izena euskaratzeko proposamenak sortu omen direnez, izenburu honen egokitasunaz ere galdetu nahi nuke.

Artikuluaren historian ikus daitekeenez, hauek izan ziren izenburuak: "Union del Pueblo Navarro", "Nafarroako Herri Batasuna", "Nafar Herritarren Batasuna" eta "Nafar Herriaren Batasuna". Ematen du "Nafar Herriaren Batasuna" izendapena artikuluaren eztabaida orrian agertu zela lehen aldiz, eta ez dakit orduan euskal itzulpen horren erreferentziarik existitzen zen ala ez.

Euskaltzaindiaren arabera -ar atzizkia duen adjektiboa izenaren ondotik joan ohi da NOREN dagoenean esanahiaren atzean. Beraz, nire zalantza da ez ote den Wikipedian euskarazko itzulpen egokiagoa izango "Herri Nafarraren Batzea" (hau da, nafarren herriaren batzea), edo "Herri Nafarraren Elkartzea".

"UPN euskaraz" mezuari erantzun
Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Pare bat aldiz ikusi dut pertsona trans batzuen artikuluetan deadname edo jaiotzez ezarritako izena agertzen dela. Pertsona trans bat ez bazen ezaguna izen zaharra zuenean, ez dut uste beharrezkoa denik inon aipatzea (ingelesezko Wikipedian jarraibide hori dute), batez ere pribatutasunagatik baina baita mingarria edota errespetu falta bat izan daitekeelako ere. Euskarazko Wikipedian ez dut jarraibiderik topatu gai honen inguruan, baina eskertuko nuke artikuluren bat idazterakoan hau kontuan izatea.

Aioramu (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Arrazoi duzu, eta juxtu gai honen inguruan gidaliburutxo bat prestatzeko lanean ari gara, zuk aipatzen duzun moduko irizpideak zehazteko eta ahal den neurrian kontutan hartzeko. Orain dela hilabete batzuk ikusi genuen trans pertsona askoren biografiak ez direla modurik egokienean lantzen eta horretan laguntzeko gida txiki bat sortzea da asmoa. Ideia da laster honen inguruko jardunaldi edo bilera ireki bat egitea. Zehaztasun gehiago daudenean egingo dugu deialdia, baina interesa baduzu, nahi baduzu abisatuko dizut zuzenean ere.

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

Gainera, «gizon jaio eta emakume bihurtu» bezalako esamoldeak okerrak direla eta saihestu egin behar direla idaztea erabat beharrezkoa da. Espero dut hori ere kontuan hartzea.

Aioramu (eztabaidaekarpenak)

Bai, zehazki halako espresioak irakurtzearen ondorioz hasi genuen gida bat idaztearen prozesua.

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Pozten nau honetan lanean ari zaretela jakiteak! Eliatxok esan duena ez nuen aipatu, baina guztiz ados nago; ikusi izan ditut horrelakoak.

@Aioramu asko eskertuko nizuke zuzenean abisatzea :)

Aioramu (eztabaidaekarpenak)

Oso ondo! :)

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

Ados, eta arau hau jaiotzez ezarritako izena erabiltzearen aurka agertzen diren pertsona zisgeneroei ere aplikatzea gustatuko litzaidake (ez izena aldatu duten guztiei, baizik eta aurka daudenei).

"Pertsona transgeneroen izenak" mezuari erantzun

Feedback invited on Procedure for Sibling Project Lifecycle

2
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)

You can find this message translated into additional languages on Meta-wiki. Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen

Dear community members,

The Community Affairs Committee (CAC) of the Wikimedia Foundation Board of Trustees invites you to give feedback on a draft Procedure for Sibling Project Lifecycle. This draft Procedure outlines proposed steps and requirements for opening and closing Wikimedia Sibling Projects, and aims to ensure any newly approved projects are set up for success. This is separate from the procedures for opening or closing language versions of projects, which is handled by the Language Committee or closing projects policy.

You can find the details on this page, as well as the ways to give your feedback from today until the end of the day on June 23, 2024, anywhere on Earth.

You can also share information about this with the interested project communities you work with or support, and you can also help us translate the procedure into more languages, so people can join the discussions in their own language.

On behalf of the CAC,

RamzyM (WMF) 04:25, 22 maiatza 2024 (CEST)

39.52.161.58 (eztabaidaekarpenak)

Hi

Allow us herewith to introduce our company named by Hill Apex from Pakistan making customized Sports bags & Sports Clothing. If you are interested in pricing for any product, please select the article from our website www.hillapex.com and let us know with your initial order quantity so that we can quote you the best pricing. In case you need any further information, please do not hesitate to contact us via e-mail or WhatsApp.

Best Regards, Saad Afzal

HILL APEX Email: hill.apex.1@gmail.com Contact: 00923007101027 WhatsApp: 00923007101027 Viber: 00923007101027 website: www.hillapex.com R-117 Rehmat Abad colony Chenab ranger's road - 51310 Sialkot Pakistan

"Feedback invited on Procedure for Sibling Project Lifecycle" mezuari erantzun

Wikipediako azalerako proposamen berritua

48
Theklan(e)k egindako laburpena

Azala aldatu da

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Egunotan Wikimedia Hackatoian egon naiz, eta erlojuaren kontra sortu dut Azalerako proposamen berritua: Azala/Grid orrialdean duzue egindakoa.

Oinarrian, aldaketa nahiko ditu:

  • Askoz hobeto ikusten da edukia, hobeto antolatuta dago eta garbiagoa da emaitza.
  • Komunitaterako loturen sekzio bat dago, lehenengo "Txokoa" eta "Hezkuntza Ataria" baino aukera gehiagorekin. Hemen, noizbehinka, alda daiteke zer dagoen, dinamikoago egiteko.
  • Ikusgelarako sekzio bat dago, bideo bat bahio gehiagorekin.
  • Gaurko egunez sekzioan aukera dago aurreko egunak dinamikoki ikusteko.
  • Eguneko irudi bat dago, Commonsetik hartzen dena. Oraindik ez dut lortu hau automatizatzea, baina txantiloi bidez egin daiteke, eta eduki gehigarria (eta nazioartekoa dugu).
  • Hilberriak sekzioak zehazki 6 pertsona ordenagailuan eta 4 pertsona mugikorrean erakusten ditu.
  • 4 albiste txertatu ditut. Sekzio hau maiztasun handiagoz gaurkotu beharko genuke, noski.
  • Behean, esploratzeko bi aukera daude: gertuko artikuluak eta "atzoko" irakurrienak (oraindik ez dira "atzokoak" erakusten, arazo tekniko bat dagoelako zerbitzarietan).

Uste dut proposamen honek aukera askoz gehiago ematen dizkigula, eta mugikorrean ere askoz hobea da aurkezpena.

Proposatzen dizuedana da esatea zer iruditzen zaizuen, eta bozketa bat ere antola dezakegu, onartzen dugun edo ez jakiteko.

Zuen esanetara.

Josu(e)k mezu hau ezkutatu du (historia)
67.218.231.63 (eztabaidaekarpenak)

Dotprea iruditzen zait, zorionak. Gertuko lekukoena adibidez, oso ona... 'Show nearby places' euskaratu behar da. Gehikuntza posibleak: Txikipedia eta bi app-ak (orokorra eta Txikipedia app) aipatu akaso?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Euskaratuta dago jada zati hori, egun batzuk beharko dira iristeko itzulpenak. Gogoan izan softwareko zati asko itzuli behar ditugula, atzean geratzen ari gara: https://translatewiki.net/

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Txikipedia aplikazioarena, aipa daiteke lehiaketa kentzen dugunean, adibidez. Hala ere, biak daude Txikipediako orrian aipatuta, sarreran bertan goian.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

67.218.231.63etik erantzun duena ni naiz, Luistxo

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Dotorea, Luistxok ederki esan duenez. «Gertu dituzunak» dioen lekuan, «Hurbil dituzunak» ipiniko nuke, gertu polisemiko hori «prest» esanahiarekin uler ez dadin.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Translatewikin "Gertukoak" erabili dut guztietan. Nahi baduzu, begiratu itzulpenak, hobetzeko zerbait ikusiko bazenu.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Itzuli ditut "Hurbilekoak" jartzeko softwarean (hitz bakar batean). Eta hemen ere "Hurbil dituzunak".

Demonocrazy (eztabaidaekarpenak)

Kaixo:

Neuri ere oso dotorea eta aproposa iruditu zait azal berria, zorionak!

Zalantza bakarra daukat Ikusgelako atalarekin. Bideo nabarmenean bakarrik dago aukera Wikipediako artikulura joateko, besteetan testua laua da. Joxe Azurmendiren bideoa ikusteko aukeraz gain, izenean klikatzean artikulura joatea aukera ona iruditzen zait.

Azal berria inplementatzea erabakitzen bada, bestelako mugarriren batekin (X. artikulura heltzean, edo izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendan 17. postura heltzean...) aktibatuko nuke eta komunikatiboki albiste moduan zabaldu, lorpen bat gisara.

Mila esker!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ospakizun gisa argitaratzearekin oso ados, bai. Zenbaki borobil bat pasa berri dugu, eta hurrengoa urrun dago, baina izan daiteke ospatzeko moduko zerbait.

Loturena konpondu dut, jarri dizkiot jada, baina beti ez da erraza jakitea bideo bat zein artikulurekin lotzen den zehazki. Hori eskuz egin beharrekoa da.

Gartxoak (eztabaidaekarpenak)

Kaixo. Niri asko gustatu zait. Dotore gelditu da.

Aioramu (eztabaidaekarpenak)

Niri ere gustatzen zait! Gauzatxo bat botatzen dut faltan, orain hasieran goian agertzen den "Zuk ere hobetu dezakezun entziklopedia askea da hau. Lagundu nahi duzu?" esaldia ez dago bertsio berrian, era niri behintzat asko gustatzen zaidan esaldia da, Wikipediaren filosofia hasieratik argi erakusten duelako.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Gauzak kentzen eta kentzen, hori ere kendu nuen. Egia da ondo dagoela, laguntzarako sarrera zuzena ematen duelako.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Oso itxura erakargarria ikusten diot azal berriari. Seguru nago arrakasta handia lortuko duela. Nolanahi, posible ikusten duzu(e) Viquipèdian bezalako irudi irristakorrak izatea; niri, behintzat, oso dotorea iruditzen zait.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Zer dira "Irudi irristakorrak"? Tamainaz aldatzen diren horiek?

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Bai, tamainaz aldatu, alde batera edo bestera lerratu egiten dira eta testua agertzen da letra txuriekin hondo ilunaren gainean. Efektu polita iruditzen zait.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Eta hori non jarriko zenuke hemen zehazki? Ze gauza bakoitza bere koadroan egonda, zerbait handitzeak ekartzen du egitura guztia apurtzea.

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Zorionak egindako hobekuntzengatik. Aurrera!

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Itxura ederra!

Hilberrien atala, pantaila txikian (10 hazbeteko eramangarrian adibidez) eskuinaldetik irten eta eskuin-menuaren gainean "montatzen" da. Ez dakit erraza den/merezi duen irudien zabalera minimoa txikiagotzea, eta nabigatzailearen zabaleraren arabera irudiak zabaltzea, albisteetako irudiekin gertatzen den bezala.

Bide batez gogorarazten dut azaleko albisteen eguneratzea wikilari guztion lana dela, azalaren diseinua bat ala beste izan arren.

Hurbil dituzunak atala bereziki gustatu zait, uste dut honi bonboa eman ahal zaiola. Ez dakit app-ra eraman daitekeen, mugikorrean/tabletan wikipedia app-aren bidez begiratzen dugunontzat.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Saiatuko naiz pantaila txikiagorako moldatzen. Nik egindako probetan ondo ikusten zen, baita mugikorrean ere, baina guztirako ez dut ikusi. Ez da guztiz erraza, baina egin daiteke.

"Hurbil dituzunak" sekzioa mugikorrean badago, menuan duzu eskuragarri.

Marklar2007 (eztabaidaekarpenak)

Itxura ona du. Eskerrik asko Theklan!

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ups! Bazegoen bai, neu ohartu ez. Eskerrik asko :)

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Niri albisteek kontrako noranzkoan eguneratzea eskatzen didate. Nolanahi ere, lehengoa baino garbiagoa guztiz ere. Zorionak!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nola kontrako noranzkoan?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ezkerretik eguneratu beharrean, eskuinetik. Hala ere, uneko irudipen subjektiboa bat izan daiteke

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ezkerretik eskuinera irakurtzen dugu, beraz albisterik berriena ezkerrean egon beharko da, eta zaharrena eskuinean. Hori da logikoena.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, galdera bat, aipatzen duzuen "Hurbil dituzunak" non agertzen da? ez dut ikusten. Gainerakoa, ondo. Mila esker eta zorionak!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Behe-behean, ezkerrean.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Bada, ez zait agertzen, edo ez naiz ikusteko gai. Agertzen zaidanak dira: ..., albisteak, hilberriak eta, horien azpian, Wikimediaren beste proiektuak

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ah, ados. Javascript desgaituta duten ordenagailuetan edo nabigatzaileetan ez erakusteko jarrita dago.

Josu (eztabaidaekarpenak)

Bikaina iruditzen zait azalaren irudi berria. Zorionak egindako lanagatik!

Proposamen bat besterik ez: "Aste honetako artikulu nabarmena"ren ondoan, aurreko asteetako artikuluak agertzen dira, baina izenbururik gabe. Nik uste dut azal zaharrean agertzen zen "Aurreko asteetako artikuluak" jarri beharko zela artikulu horien gainean, jakiteko artikulu horiek nondik datozen.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Beste gauzatxo bat: badago modurik albisteak automatikoki nonbait gordetzeko? Ongi legoke. Ni hasi nintzen, galduko ez ziren esperantzan, baina ez dirudi eraginkorra eskuz eguneratzea.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Eskuz ez bada eguneratzen, ez dirudi oso egingarria.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Urteen artikuluetan gordetzen dira/gorde daitezke.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Lainobeltz, nola ikusten duzu hori era praktikoan (eta laster) egiteko? Ez dirudi formatuz urtea horretarako prest dagoenik. Goraintzi

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Nik orain arte, albistean zegoen testua zuzenean gertaeren atalean kopiatu izan dut, edo moldaketa txiki bat eginda. Argazkia ez dut jartzen.

Albisteko kodea urtearen artikuluan kopiatzea albistea bera idaztea baino errazago eta azkarrago egiten da, eta horrela urteen artikuluek ere gertakariak jasotzen dituzte.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

@Demonocrazyk aipatutako ospakizunari begira, gutxi gorabehera 1.000 artikulu barru Minnan txinera gaindituko dugu, eta berriro izango gara artikulu gehien dituen 33. entziklopedia, artikulu gehien dituzten %10eko taldean sartuta. Akaso hori izan daiteke ospakizun polit bat?

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Bikaina iruditzen zait azalaren irudi berria. Zorionak egindako lanagatik!

Aurreko azalarekin konparatuz hobekuntzak batzuk badaude.

(Telefonoan oso txarto ikusten nuen, baina telefonoko nabigatzaile nagusian JavaScript desgaituta daukadalako. Beste nabigatzaile batekin, eta JavaScript gaituta, eta orduan bai, telefonoan ere azal berria dotore-dotore ikusten da).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kuriositatea daukat, bidali ahal dizkidazu JavaScript desgaituta duen telefonoaren pantaila irudi batzuk? Akaso zerbait egin daiteke hori ere hobetzeko.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Bai, jakina. Pribatutik bidaliko.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Gaur aldaketa nabarmena egin diot bideoen atalari, ausazkoak erakusteko (udan estreinatuko baitugu, eta ez da egongo bideo berririk irailera arte). Gainera, Zortziko Txikian ere txertatu dut, bideo bertikal bat. Nik uste txukun geratu dela. Ausazko bideoak kargatuko dira irailean denboraldi berriarekin hasten garen arte. Orduan aldaketa egingo diogu eta @Demonocrazy arduratuko da asteko bideoa zehazteaz.

Bestetik, norbaitek hartu nahi al du ardura albisteen sekzioa gaurkotzeko? Efemerideekin aritzen zaretenek ondo egin dezakezuela uste dut.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Efemerideekin aritzen ez den norbait ere izan daiteke.

Izan ere, biografien efemerideak erregularki txertatzen ditugunak hiruzpalau wikilari gara asko jota; gertaeren efemerideei dagokionez, erregularki ez ditu inork txertatzen.

Gogorarazten dut albisteen atala edozein wikilarik eguneratu dezakeela, eta guztion lana dela. Hala ere, orain harteko parte-hartze eskasa ikusita, ondo legoke norbaitek zaintzeko ardura hartu, eta gutxienezko eguneratze bat egingo dela bermatzea.

Pena bat litzake azal berri hori aurkeztu, eta urte erdi igarota albiste berdinek jarraitzea. Zaindu dezagun gure Wikipedia

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Norbaitek har dezake ardura gutxienez orain daudenak berritzeko? Astebetean edo izango gara 33. Wikipedia, eta akaso komenigarria da hori txukun edukitzea.

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Azken asteko hiru albiste sartu ditut. Ea asmatu dudan. Aupa 33. Wikipedia hori.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, asmatu duzu, baina azal zaharrean egin duzu horrela. Berrian ez da guztiz berdin izango sistema.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Commonsetik automatikoki bot bidez eguneko argazkia eta deskribapena ekartzeko sistema berria dugu. Horrek eskatzen du Commonseko eguneroko argazkiko oina euskaratzea, Commonsen egin behar dena. Norbaitek nahi badu, lantxo txikia da, baina euskarak irabaziko du.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hau bihar egingo dugu!

The Appearance menu and new default standard font size will be available for logged-out users

1
SGrabarczuk (WMF) (eztabaidaekarpenak)

Read this in your languagePlease help translate to your language

Hi everyone! We are the Wikimedia Foundation Web team. We work on making it easier to read Wikimedia projects as part of the objective "Reading and media experience" of the current year’s annual plan. To achieve this goal, we have introduced the "Accessibility for Reading" beta feature. It adds a menu which works on the Vector 2022 skin and allows logged-in users to choose different font sizes and color schemes based on individual needs.

The menu introduces a new Standard font setting. It slightly increases the size and height of the font. It was selected based on multiple sources. You will find more information on this in the section "About the new Standard font setting".

What will change

  • We are now ready to make the new Appearance menu available for logged-out and logged-in users.
  • At the same time, we will also make the Standard option the new default for logged-out users only.
  • If no breaking technical issues are found, we plan on making this change within the next two weeks.
  • Later, this menu will also include the option to select dark mode, which for the time being will remain a beta feature. For more information, check out our project page.
About the menu

The new menu will allow logged-in and logged-out users to set preferences for:

  1. Text size and line height (available now as a beta feature): Users will be able to choose between the Small (current default), Standard (recommended for better accessibility), and Large options. Selecting an option will change both the font size and line height of the text.
  2. Dark mode (available now as a beta feature): Users will be able to choose to see the site in night mode on a permanent basis, or select an "automatic" setting which will set day or night mode based on the device or browser preferences.
  3. Content width (previously available as a toggle button): We have moved the content width toggle from an icon at the bottom of the page to a labeled radio button in the new menu. It will work exactly the same as the toggle. The previous toggle button will no longer be available.

This menu has been tested as a beta feature by logged-in users across wikis as well as in user testing with readers. Based on the findings of these tests, we changed the menu to improve discoverability and ease of use, and to accommodate gadget compatibility.

The menu will appear to the right of the page, immediately under the Tools menu if that has been pinned. Unlike the Tools menu, the Appearance menu is pinned by default, but can be unpinned. Once unpinned, it collapses under an icon at the top of the page.

About the new Standard font setting

The "Small" option is the current default. We will be changing this default to "Standard" for logged-out users, while keeping "Small" as the default for logged-in users. The "Standard" and "Large" options were built and tested based on the following:

  • Academic studies and recommendations for the best average font size for the majority of readers. These recommendations stated that our current size is too small for the majority of people to read comfortably. This means that on average, people read more slowly, strain their eyes while reading, or have difficulty clearly seeing the text. Increasing the font size by default improves these issues for all users, including users who might not have sufficient time to spend adjusting a setting via the appearance menu or browser. Information density is also important, which is why we wanted to increase font size without sacrificing information density. We have achieved this by changing not only font size, but also line height and paragraph spacing.
  • Designs submitted by more than 630 Wikipedians from across 13 wikis of different languages, scripts, and sizes. The majority (~450) of these users opted for a font size that was larger than the default. "Standard" represents the average of the most popular cluster of responses (15-20 pixels). "Large" represents the need for an even larger option, as represented by the cluster of sizes between 21-26 pixels. You can read more on how we included volunteers in the process and landed on these options.
  • Beta feature usage showed that the majority of users who interact with the feature at least once opt for a font size that is larger than the current default.

Our works so far and next steps

Logged-in users will remain with the "small" setting for the time being as their default, but can change to any other setting at any time. In a few months, we will study how many logged-in users switch to standard and start a conversation on whether it makes sense for logged-in users to make the switch as well. From the early data from the beta feature, 55% of sessions who interacted with the feature chose to use a setting that was standard or larger.

If you'd like to help, we have a few simple requests for you:

  1. Please, turn on the beta feature ("Accessibility for Reading (Vector 2022)")
  2. Try out the new menu. Is anything confusing? Do you understand all the labels and how the menu works?
  3. Try out the small, standard, and large sizes, the color schemes, and the width toggle. Reach out to us if you notice any bugs, or have questions or concerns.

If you'd like to learn more about the project, see our FAQ. Comments and questions are most welcome. Thank you!

"The Appearance menu and new default standard font size will be available for logged-out users" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Zerrenda hau sortu dut, katalanez eta beste 15 hizkuntzatan (gutxienez) dauden 11.000 leku (hiri, probintzia, eremu geografiko...) biltzen dituena. Interwiki loturen arabera daude antolatuta, nahi baduzue zerbaitetan lagundu, baina ez badakizue zertan: https://petscan.wmflabs.org/?psid=28419806

"Falta zaizkigun leku ezagunak" mezuari erantzun

Euskal Herriko historia 100 objektutan: eztabaida

1
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Egun on, Jarraitzen dugu "Euskal Herriko historia 100 objektutan" proiektuarekin, eta hainbat museo eta instituziorekin egon ostean, osatu dugu nolabaiteko 100 objekturen zerrenda bat. Ez dago guztiz finduta, museo batzuekin oraindik egon behar garelako, baina irizpide batzuk jarraituz lortu dugu zerbait.

Atari:Hezkuntza/Euskal_Herriko_historia_100_objektutan/Parte_hartu orrian argitaratu dugu proposamen bat, azalduz zein irizpide jarraitu den, objektua non dagoen eta zein izan daitekeen eta zein pasarte historiko kontatu nahi dugun.

Eztabaidarako irekita dagoenez, gustatuko litzaidake zuen ekarpenak jasotzea. EWKEk, bere aldetik, museo eta unibertsitateko adituekin ere jarraituko du hau eztabaidatzen, eta guztion ekarpenak batzen saiatzen. Gero eta parte-hartze handiagoa, orduan eta ederragoa izango da proiektua.

Objektu bat proposatu nahi baduzue, gogoan izan zein kendu ere esan behar duzuela (100 izan behar dira). Eta saiatu, mesedez, lurralde oreka ere kontuan hartzen. Zentzu horretan, Ipar Euskal Herrian dagoen beste museo/objektu bat proposatzen baduzue, asko eskertuko du proiektuak (hori bai, zein kendu ere esan beharko duzue).

"Euskal Herriko historia 100 objektutan: eztabaida" mezuari erantzun