Ontzi (ibilgailua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ontzi (ibilgailu)» orritik birbideratua)
Traineru laburrak Ziburun
RMS Titanic itsasontzia.
Faluka bat Nilo ibaian.
Aframax petrolio-ontzi bat

Ontzi bat ur gainean dabilen ibilgailua da[1]. Zurezko, metalezko, beira-zuntzezko edo beste material bateko[2] eraikuntza ahur eta fusiformea izan ohi da, bere formagatik flotatzeko gai dena eta nabigatzeko erabiltzen dena. Berez, termino generiko bat da, kanoa arin bati zein gurutzaontzi bati erreferentzia egin diezaiokeena.

Ontzitzat har daiteke, halaber, luzetarako plano bertikal batekiko simetrikoki flotatzen duen gorputz oro, hormarte-plano deritzona, propultsio- eta gobernu-baliabidez hornitua, honako baldintza hauek betetzen dituena:

  • Flotagarritasuna (flotatzen duena)
  • Sendotasuna edo erresistentzia
  • Estankotasuna
  • Kargatzeko gaitasuna
  • Egonkortasuna
  • Gobernagarritasuna (gidatu daitekeena)
  • Mugikortasuna.

Idazkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarketan parte hartzen duen lehen hitza izena denean eta hitz horrek silaba bat edo bi dituenean, loturik idazten da[3]. Adibidez: itsasontzi, belaontzi, atoiontzi eta abar. Hiru silaba edo gehiago baditu, marratxoz edo bereiz: arrantza(-)ontzi, espazio(-)ontzi, petrolio(-)ontzi eta abar.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamainaren eta erabileraren arabera, ontziek askotariko izenak dituzte. Batzuk berezko izena dute eta beste batzuk -ontzi izenarekin elkartuak.

Arraunontziak:

Belaontziak

Itsasontziak:

Bestelakoak:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ontzi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-05-27.)
  2. Baita hormigoizko ere, SS Faith kasu
  3. Euskaltzaindia (noiz kontsultatua: 2024-05-27)
  4. a b c d e Xabier Agote. (2009). (pdf) Euskal itsasontziak. Bertan (Gipuzkoako Foru Aldundia) ISBN 978-84-7907-616-6. (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]