Meritxell eguna
(«Meritxell Eguna» orritik birbideratua)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9d/Mare_de_D%C3%A9u_de_Meritxell.jpg/220px-Mare_de_D%C3%A9u_de_Meritxell.jpg)
Meritxell eguna edo Meritxelleko Andre Mariaren festa (katalanez: Diada de Meritxell) Andorrako Printzerriaren egun nazionala da. Andorrako beste jai nagusia martxoaren 14an da, Konstituzioa onartu zen egunarena.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1873tik urtero ospatzen da, irailaren 8an, Ama Birjinaren jaiotza ospatzen den egunean, alegia. Ekintza instituzional eta erlijioso ugari egiten da egun horretan, gehienak Meritxelleko Andre Mariaren satutegian.[1]
Ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Santutegian Goizargiren meza egiten da, meza gaztea eta, azkenean, Casa de la Vallen, Andorrako Kontseilu Nagusiaren egoitzan, ekintza ofiziala. Ekintza erlijiosetan Urgelleko apezpikuak parte hartzen du.