Echinoderma echinaceum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepiota echinacea» orritik birbideratua)
Echinoderma echinaceum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota echinacea
J.E.Lange, 1940

Echinoderma echinaceum Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Sinonimoak: Cystolepiota echinacea, Lepiota cristata var. echinacea, Equinoderma equinacea, Lepiota hispida, Lepiota echinacea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Txikia, 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera eta lau-ganbilera, titi kamutsarekin erdian. Kapelaren azala marroi-hur kolorekoa, ezkata edo garatxoekin, lodiak, tenteak (dentsitate handiagoz erdialdera), hondoan haragi zuria agerian uzten dute.

Orriak: Zuriak, altuak, libreak, sabeldunak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak. Mugitzen ez den eraztuna.

Hanka: Fistulosoa, zilindrikoa, pixka bat loditua oinarrian, zuria, goian, errezel partzialaren hondarrekin, oinaren erdialderantz eraztunaren eremu garbia inguratzen, errezel tomentodun-kortiniformea, eta beherago berriro ezkatak eta mizelio zurixka.

Haragia: Zuria eta aldatzen ez dena, goma usainekoa, zaporea Lepiota cristata delakoak bezain mina ez du. Espora-jalkina zuri-hori argi kolorekoa.[2]

Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzazko jangarria, toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepiota cristata delakoarekin nahas daiteke, honen haragia minagoa da. Lepiota aspera, handiagoa da (5-12), ez da hain iluna, ezta kizkurra ere. Lepiota carinii espezieak, kolore marroi-gorri horixka du eta ezkatak kapelan eta oinean.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabaletan, humusa dagoen lurzoruetan: Douglas izeia, izei gorria, zedroa, gaztainondoa, hurritza.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Brasil, Europa, Errusia, Japonia, Himalaiako eremua, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria, Uganda, Kenya, Zimbabwe.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 282 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Lepiota echinacea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]