Kleopatra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kleopatra VII.a» orritik birbideratua)
Artikulu hau ptolomeotarren azken agintariari, Julio Zesarren eta Marko Antonioren maitaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kleopatra (argipena)».
Kleopatra

Faraoi

K.a. 51ko abuztuaren 29a - K.a. 30eko abuztuaren 12a
Ptolomeo XII.a Auletes - Zesarion
Bizitza
JaiotzaAlexandria, K.a. 69
HerrialdeaAntzinako Egipto
Talde etnikoaGreeks in Egypt (en) Itzuli
Lehen hizkuntzakoinéa
HeriotzaAlexandria, K.a. 30eko abuztuaren 12a (39 urte)
Hobiratze lekuaAlexandria
Heriotza moduasuizidioa: pozoitzea
Familia
AitaPtolomeo XII.a Auletes
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Marko Antonio  (K.a. 32 -  K.a. 30)
Ptolomeo XIV.a  (K.a. 47 -  K.a. 44)
Ptolomeo XIII.a  (K.a. 51 -  K.a. 47)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaPtolomeotar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakkoinéa
Egiptoera
aramera
Meroera
latina
Asiriera
Old Arabic (en) Itzuli
Median (en) Itzuli
Partiera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa eta monarka
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAktiumgo gudua

Find a Grave: 8384583 Edit the value on Wikidata

Kleopatra —izen bereko beste emakume batzuekin ez nahasteko, adituek Kleopatra VII.a Filopator[1] deitzen diote— (K.a. 69 - K.a. 30) Egiptoko erregina izan zen, Antzinako Egiptoko Ptolomeo leinuko azkena. Nahiz eta Cesarion[Oh 1] semeak faraoi izendun gisa oinordetu.​ Diplomatiko, itsas-komandante, hizkuntzalari eta tratatu medikoen idazle ere izan zen.​ Ptolomeo I Soterren, dinastiaren sortzailearen, ondorengoa zen, Alexandro Handiaren jeneral greko-mazedoniarra. Hil ondoren, Egipto Erromatar Inperioko probintzia bihurtu zen, eta horrek amaiera eman zion Alexandroren erregealdiarekin hasitako aldi helenistikoari (K.a. 336-323).​ Bere ama-hizkuntza koine greziarra zen arren, lehena izan zen egiptoarren hizkuntza ikasten.

K.a. 58an, ustez, aitarekin, Ptolomeo XII.arekin, erbestera joan zen Erromara, Egipton matxinada bat egon ondoren (ordurako, Erromaren estatu bezero zen). Hori dela eta, Berenice IV.ak, ahizpa nagusiak, Ptolomeoren tronua galdegin zuen. Berenice borrokan hil zen K.a. 55. urtean, aita Egiptora itzuli zenean erromatarren laguntza militarrekin. Ptolomeo, K.a. 51n hil zenean, Kleopatra eta haren anaia txikia, Ptolomeo XIII.a, tronura igo ziren aldibereko errege/erregin gisa, baina bien arteko hausturak gerra zibila piztu zuen.

Erromatarren bigarren gerra zibilean, Julio Zesar arerioak, K.a.48an, Farsaliako guduan eragindako porrotaren ondoren, Ponpeio Handia estatu-politikari erromatarrak Egiptora egin zuen ihes. Ponpeio Kleopatraren aitaren aliatu politikoa izana zen, baina gorteko eunukoek iradokita, Ptolomeo XIII.ak Ponpeio zelatatzeko, eta hiltzeko agindu zuen, Zesarrek, etsaiaren jazarpenean, Alexandria okupatzen zuen bitartean. Erromatar Errepublikako kontsul gisa, Zesarrek Ptolomeo XIII.a bere arreba Kleopatrarekin adiskidetu nahi izan zuen, baina Potino eunukoak, Egiptoko erregearen kontseilari nagusiak, kontsulak proposatzen zituen terminoek Kleopatrari mesede egiten ziotela uste zuen, eta haren indarrek Zesar eta Kleopatra setiatu zituzten Alexandrian. Setioa, K.a. 47. urtearen hasieran, Zesarren aliatuak iritsi zirenean altxatu zen, eta Ptolomeo XIII.a Niloko guduan hil zen. Arsinoe IV.a, Kleopatraren arrebaordea, setioaren buru izan zena, Efesora erbesteratu zen. Zesarrek, dagoeneko diktadore aukeratuak, Kleopatra eta bere anaia txikia Ptolomeo XIV.a Egiptoko gobernari-kide aitortu zituen. Hala ere, erromatar jeneralak harreman sentimental pribatua hasi zuen Kleopatrarekin, eta harreman horretatik jaio zen Zesarion. Kleopatra Erromara joan zen K.a. 46an eta 44an, basailuen erregina gisa, eta Zesarren vllan hartu zuen ostatu. Hura K. a. 44. urtean hil zutenean, Kleopatra semea oinordeko izendatzen saiatu zen, baina ezin izan zuen lortu Oktavioren boterera igotzeagatik (gerora Augusto deitu zioten, eta K.a. 27. urtean Erromako lehen enperadorea izan zen). Orduan, Kleopatrak Ptolomeo XIV.a anaia hiltzeko agindu zuen, eta Zesarion semea, Egiptoko gobernari-kide bihurtu zuen, Ptolomeo XV.a izenarekin.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeo XII.aren alaba, ama ordea ezezaguna da, ustez, Kleopatra VI.a izan daiteke (Kleopatra V.a izenarekin ere ezaguna).[2] Ptolomeo XII.a ezaguna zen jaigiroan aritzeagatik, Auletes ezizena jaso zuen horregatik (txirularia). Alejandriako hiritarrek bota egin zuten eta inperioa bere emaztearen esku geratu zen, hau hiltzean bere alabaren eskutan, Berenice, Kleopatraren ahizpa.[3]

Bere anaia eta senar Ptolomeo XIII.arekin batera izan zen Egiptoko buru. Anaiaren aldekoak Kleopatra hiltzen saiatu ondoren, gerra zibila piztu zen. Julio Zesarrek Kleopatraren alde jo zuen, eta Ptolomeo garaitutakoan, Egiptoko gobernari bakarra bihurtu zuen Kleopatra. Zesarren hilketaren ostean, Marko Antoniorekin aliatu zen.

Zesar Augustok (Zesarren oinordekoa eta Marko Antonioren aurkaria) Erromaren botere militar osoa eraman zuen Egiptora. Actiumgo guduan,[4] Zesar Augustok Marko Antonio menderatu zuen eta Kleopatrak bere buruaz beste egin zuen K.a. 30eko abuztuaren 12an.[5]

Dio Cassius, Erromako historialariak, Kleopratraren gorpua eta Marko Antoniorena embaltzamatu zituztela eta Plutarkoren hitzetan, Oktavioren aginduz biak batera hilobiratu zituzten. Hala ere, egun, Arkeologoek ez dakite non dagoen bere hilobia. Izan ere, Alexandria urpean dago. 1992an, Franck Goddio eta European Institute of Underwater Archaeology delakoa, bilaketan aritu ziren baina arrakasta gutxirekin.[6]

Kathleen Martinez-en ustetan ordea, Kleopatraren gorputza Taposiris Magna delakoan egon daiteke, bere aburuz, Kleopatra Isis-en irudiarekin asko harremandu zenez bera gurtzetako lekuren batean hilobiratua izan liteke.[6]

Arbasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kleopatraren zuhaitz genealogikoa:

Ptolomeo X. Alejandro I.
 
 
 
Berenice III.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Kleopatra V. Trifena
 
Ptolomeo XII. Auletes
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Kleopatra VII.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Roller 2010, 149 orr. ) eta (Skeat 1953, 99-100 orr. ) adierazten dute Zesarionen erregealdi nominalaren iraupen laburra 18 egunekoa izan zela, K.a. 30eko abuztuan. Hala ere, Duane W. Roller-ek, Theodore Cressy Skeat-en lanari erreferentzia eginez, dio Zesarionen erregealdia, funtsean, Egiptoko kronografoen fikzio bat izan zela Kleopatraren heriotzaren eta Egiptoko erromatarren kontrol ofizialaren (Oktaviano faraoi berriaren mendean) arteko arrakala betetzeko, adibidez, Alexandriako Klementeren Stromata aipatuz ((Roller 2010, 149, 214, ref. 103 orr. )). Plutarkok, Jonesek (2006, 187. or.) itzulia, termino lausoetan idatzi zuen: «Oktavianok Zesarion hil zuen geroago, Kleopatra hil ondoren»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hölbl 2001, 231 orr. .
  2. (Ingelesez) Cleopatra. 2022-07-21 (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Cleopatra, la reina más joven de Egipto» historia.nationalgeographic.com.es 2012-11-19 (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
  4. (Gaztelaniaz) Le Gall, Joël. (1995). El imperio romano. Akal ISBN 84-460-0278-7..
  5. (Gaztelaniaz) Hughes-Hallet, Lucy. (2017). Cleopatra: la mujer, la reina, la leyenda. Fórcola ISBN 978-84-16247-88-2..
  6. a b (Ingelesez) «The Search for Cleopatra» Magazine 2011-07-01 (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kleopatra Aldatu lotura Wikidatan