Kanpai-formako ontzien kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanpai Erako Koparen kultura» orritik birbideratua)
Kanpai-formako lurrontzien aztarnategiak; Iturria: Richard J. Harrison.[1]
Kanpai-formako ontzia (Ciempozuelos, M.A.N. Inv.322252)

Kanpai-formako lurrontziak edo kanpai-formako ontziak[2] Mendebaldeko Europan Kalkolitoan eta Behe Brontze Aroan garatu zen lurrontzi dekoratu batzuk izan ziren. Luzaroan, kultura arkeologiko baten ezaugarritzat jo izan dira. Gaur egun, ordea, kultura desberdinak zituzten giza-taldeetan zabaldu zen objektu multzo bateko erreferente ezaugarriena bezala ikusten dira[3]. Ez dute kultura oso bat definitzen, baina ia beti beste objektu horiekin batera azaltzen dira, kanpai-formakoaren hornidura esaten zaion multzo: luxuzko piezak, kobrea bidenabar eta urrea batzuetan, V formadun zuloa duten botoiak, eta arkulari hornidura[4]. Frantsesez zein gaztelaniaz campaniforme izenaz da ezaguna, eta ingelesez Beaker culture esaten zaio.

Bere kronologia eta interpretazioa eztabaidagarriak dira eta hori buruzko literatura zientifiko zabala sortu dute. Erradiokarbonoak Europa osoko kanpai-formako ontziak aurkitutako aztarnategietan material organikoek emandako datuei esker, aztarnarik zaharrenak Behe Tajon (Portugalen) sortu zirela dakigu K.a. 2900 eta K.a. 2500 artean.[5] Beste aditu batzuek, berriz, ontzi hauek K.a. 2400 inguruan sortu eta K.a. 1800 inguru desagertu zirela diote.[6]

Ezaugarri nagusia buruz behera jarritako kanpai itxura duten ontzi dekoratuak dira, Europa osoko hilobi-eremuetan agertu direnak: Iberiar penintsula osoan, mendebaldeko Mediterraneoko uharteetan, Frantziako kostaldean, Britainia Handian eta Irlandan, Herbehereetan eta erdialdeko Europan.

Kalkolitoko kultura dugu. Ontzi hauek kobrearen metalurgiaren hedapenarekin estuki lotuta daude, eta izatez, ontzi hauek Kalkolitoaren fosil gida dira.[7]

Iduriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpai formako zeramikaren kulturako objektuak. Zeramika horrekin ager daitezke, eskualdearen arabera:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harrison, Richard John. (1980). Ancient peoples and places». in: The beaker folk: Copper Age archaeology in Western Europe. Londres: Thames and Hudson, 97 or..
  2. Euskalterm: [Arkeologia Hiztegia] [2018]
  3. «MARQ - Campaniforme» www.marqalicante.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  4. Muñoz Ibáñez, Francisco Javier. (2021). Prehistoria II: las sociedades metalúrgicas. (3a ed. argitaraldia) Editorial Universitaria Ramón Areces ISBN 978-84-9961-383-3. (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
  5. Muller, J.. (2001). Franco Nicolis ed. New radiocarbon evidence for European Bell Beakers and the consequences for the diffusion of the Bell Beaker Phenomenon. in: Bell beakers today: pottery, people, culture, symbols in prehistoric Europe., 59-75 or..
  6. Bradley, Richard. (2007). The prehistory of Britain and Ireland. Cambridge University Press144 or. ISBN 0-521-84811-3..
  7. Fullola, Josep Mª; Gurt, Josep Mª. (1992). La Prehistoria del Hombre. (1. argitaraldia) Bartzelona: Salvat, 74-76 or. ISBN 84-8031-012-X..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.