Diego Lizarrakoa
(«Diego de San Cristobal» orritik birbideratua)
Diego Lizarrakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lizarra, 1524ko apirilaren 13a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Salamanca, 1578 (egutegi gregorianoa) (53/54 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tolosako Unibertsitatea Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa eta monjea |
Izengoitia(k) | Didacus Stellae |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Diego Ballestero de San Cristóbal y Cruzat, ezagunago frai Diego Lizarrakoa edo Didacus Stellae (Lizarra, 1524ko apirilaren 13 – Salamanca, 1578), elizgizon frantziskotar, teologo eta idazle aszetiko nafarra zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frantzisko Xabierkoaren loba, Okzitaniako Tolosan eta Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen, non greziera eta hebreera menperatu zituen. Portugalen eman zituen urte asko eta Filipe II.a Espainiakoak teologo izendatu zuen. Bere Lukasen Ebanjelioaren Enarrationes Inkisizioarekin arazoak sortu zituen.
Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Tratado de la vida, loores y excelencias del glorioso apóstol y bienaventurado evangelista san Juan (Lisboa 1554).
- Tratado de la vanidad del mundo dividido en tres libros (Toledo, 1562).
- Cien meditaciones devotisimas del amor de Dios (Salamanca, 1576)
- Modus concionandi (Salamanca, 1576).