Edukira joan

Roman Alioxin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Alioxina» orritik birbideratua)
Roman Alioxin
Bizitza
JaiotzaBarnaul1990eko martxoaren 28a (34 urte)
Herrialdea Errusia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, legelaria eta psikologoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Hiri Ekimena
VK: alyoshina_julia

Roman Igorevitx Alioxin[1][2] (errusieraz: Роман Игоревич Алёшин) (lehenago Julia Igorevna Alioxina; errusieraz: Юлия Игоревна Алёшина) (Barnaul, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1990eko martxoaren 28a) errusiar politikaria da. Hiri Ekimen (errusieraz: Гражданская инициативаtranslit.: Grazhdanskaia initsiativa) alderdiko presidente ohia da Altai kraian.[3][4]

Detrantsizioa hasi baino lehen, Errusiako lehen emakume politikari transgenerotzat hartzen zen.[4][2]

2022ko urrian politika uztea erabaki zuen Errusian «LGBT propagandaren» debekuagatik.[5][6]

2023ko udan Altai kraiko Hiri Ekimen alderdiaren adarrak gobernadore kargurako aurkeztera gonbidatu zuen, eta Alioxinek baiezkoa eman zuen. Novaia Gazeta egunkariari egindako elkarrizketan esan zuen ulertzen zuela ez zutela hautatuko, eta hauteskundeetan parte hartzea protestatzat jo zuen. Ezin izan zuen bere hautagaitzaren aldeko sinadura kopuru nahikorik bildu.[7][8]

2024ko maiatzean jakinarazi zuen Errusiako agintarien aldekoa zela eta «ideologia liberalarekin» etsita zegoela. Gainera, genero-detrantsizioa hasi zuela esan zuen.[9][10][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
  2. a b c (Errusieraz) «Первый в России трансгендерный политик совершил обратный переход и попросил прощения «у всего российского народа». Теперь он не Юлия Алешина, а Роман Алешин» Meduza 2024-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  3. (Errusieraz) НОВЫЙ ПРЕДСЕДАТЕЛЬ РЕГИОНАЛЬНОГО ОТДЕЛЕНИЯ ПАРТИИ В АЛТАЙСКОМ КРАЕ. 2021-11-05 (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  4. a b (Gaztelaniaz) G. Cuesta, Javier. (2021-12-23). «Yulia Alióshina, primera política trans de Rusia: “Quiero sacar al colectivo LGTBI de las tinieblas”» El País (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  5. (Errusieraz) «Первый в России политик-трансгендер заявила об уходе из политики» РИА Новости 2022-10-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  6. (Errusieraz) «Политик-трансгендер с Алтая решила оставить пост» Lenta.ru 2022-10-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  7. (Errusieraz) ««Пусть это будет моим протестом» Юлия Алешина — первая в России трансгендерная женщина-политик — собирается баллотироваться в губернаторы. Она дала интервью «Новой газете Европа»» Meduza 2023-06-20 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  8. (Errusieraz) «Юлия Алешина — первая в России трансгендерная женщина-политик — отказалась от участия в выборах губернатора Алтайского края» Meduza 2023-07-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  9. (Errusieraz) ««Долбился не в ту дверь»: бывший алтайский политик-трансгендер принял свой биологический пол и ушел в религию» Банкфакс 2024-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  10. (Errusieraz) «Барнаульский политик-трансгендер Алешина стала мужчиной во время Великого поста» Amic 2024-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]