Belgikar Antartikako espedizioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belgikar Antartidako espedizioa» orritik birbideratua)
Belgikar Antartikako espedizioa
Irudia
Map
Motaikerketa espedizioa
Denbora-tarte1897ko abuztuaren 16a - 1899ko azaroaren 5a
GaraiaAntartidako esplorazioaren urrezko aroa
HerrialdeaBelgika
KontinenteaAntartika
Parte-hartzaileak
OntziRV Belgica (en) Itzuli
AbiapuntuAnberesko portua
HelmugaAnberesko portua
Via (en) ItzuliMadeira

Belgikar Antartikako esplorazioa (frantsesez: Expédition Antarctique belge; ingelesez: Belgian Antarctic Expedition), Adrien de Guerlache kondeak 1897 eta 1899 urteen artean gidatutako espedizio polarra izan zen, baita Antartikan negua igaro zuen lehenengoa ere. Espedizioaren itsasontziaren izena RV Belgica zen[1].  

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1895ean Adrien de Guerlachek Jan Meyerainoko eta Groenlandiarainoko bidaian parte hartu zuen. Orduan, garai honetan, Adolf Erik Nordenskiöld esploratzaile suediarraren inguruko berriak jaso zituen: suediarrak Antartikako Graham Lurraldea zeharkatu eta negua han igaro nahi zuen. Hortaz, Nordenskiölden plana finantziazio faltagatik gaizki atera zenean, Guerlachek ideia berreskuratu eta egokitu zuen, berezko proiektu bihurtu arte. Baina bere proiektuak ere porrot egiteko arriskua zuen diru faltagatik. Leopoldo II.a Belgikakoak Belgikako Geografiako sozietateari Guerlache laguntzea agindu zion eta lehenengo funtsak iritsi ziren. Izan ere, sozietateak 200.000 belgikar franko eman zizkion eta beranduago Ernest Solvay kimikari famatuak 25.0000 frankoko dohaina egin zion. Espedizioaren helburu zientifikoak publikoki nabarmendu ziren arren (hegoaldeko polo magnetikoaren lekua zehatz-mehatz zehaztu behar zuten), interes ekonomikoak ere bazeuden. Geologia eta kartografia-ikuskapenaren bidez, lehengaien aztarnategi berriak aurkitu behar zituzten. Esplorazioaren bidez lur berrien jabetzea areagotu behar zuten, garai hartan ohikoa zen bezala.  

Prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espedizioaren funtsen erdiarekin, 1884an Patria izeneko baleontzi bat erosi zen Norvegian. Ontzia, berregokitze baten ondoren —kasko eta lemaren indargarriak, propultsatzaile berri bat, galdara berri bat eta laborategientzako zubiaren gainean etxola bat eraikitzea—, Belgica izena jarri ziten. Itsasontzia kalterik gabe izotzean harrapatuta geratzeko egokitzapena egitea aurreikusita zegoen, baina finantziazio arrazoiengatik ezin izan zen egin. Tripulazioa belgikarrez, errumaniarrez, poloniarrez eta norvegiarrez osatuta zegoen, eta haietako inork, Guerlache kapitainak izan ezik, ez zuen esperientziarik itsaso izoztuetan. Bigarren kapitaina Roald Amundsen zen, momentu horretan ez zen ezaguna, baina 1911an Hego polo geografikoa zapaldu zuen lehen gizona bihurtuko zen.  

Bidaia: aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1897ko abuztuaren 16an Belgicak Anberesko portua utzi zuen. Medikuak azken minutuan utzi zuen ontzia eta Frederick Cook mediku estatubatuarra espediziora bateratu zen Rio de Janeiron, geroago oso ospetsu izango zena, Ipar Polora iritsi zen lehen gizona zela baieztatu zuelako, baina ez zuten onartu.  

Espedizioan hasieratik ez zuten zorte onik izan, ekaitzak eta uharriek itsasontzia kaltetu zuten eta tripulazioko marinel ugari gaixotu ziren eta Txilen utzi behar izan zituzten. 1897ko abenduaren 1ean Punta Arenasera (Txile) iritsi ziren eta Antartikako penintsularen mendebaldeko kostaldera abiatu ziren. 1898ko urtarrilean Belgica Grahamen Lurraldeko kostaldera iritsi zen. Grahameko Lurraldeko kostaldearen eta mendebaldearen uharte-kate luze baten artean nabigatuz, Gerlachek igarobide hori Belgicako itsasartea izendatu zuen (geroago, Gerlacheko itsasartea izendatu zuten, bere omenez). Bransfield itsasartetik jarraitu zuten, eta gero, Hughes badiatik. Palmer artxipelagoaren aurretik nabigatzerakoan, bere uharteak Belgikako hiri izenez izendatu zituzten: Lieja, Brabante eta Anberes. Ur horiek zeharkatzen zebiltzala, ezbeharrek aurrera jarraitu zuten, eta urtarrilaren 22an Carl-August Wiencke marinel norvegiarra uretara erori eta ito egin zen, salbatzeko ahaleginak egin arren. Bere ohorean Palmer artxipelagoko uharte bat izendatu zuten. 20 lehorreratze baino gehiagotan hainbat uharte kartografiatu eta izendatu ondoren, 1898ko otsailaren 15ean Zirkulu polar antartikoa zeharkatu zuten eta Alejandro I.aren lurrerantz bideratu ziren (Alejandro I.a uhartea), 71 ° 31 S 85 ° 16 W latitudera iritsiz, Bellingshausen itsasoaren erdian[2][3].  

1898ko otsailaren 28an Weddell itsasora irteteko bidea ezin zutenez aurkitu, Bellingshausen itsasoaren izotzean harrapatuta geratuko zirela konturatu ziren, Petri I.a uhartetik gertu. Belgica orain arte iritsitako hegoalderago iritsi zen, eta lorpenak eta aurkikuntzek aztoramenduaren ondorioz, Adrien de Gerlachek eskifaiarentzat negua igarotzeko leku bat bilatzeko eta ontzia izoztu gabeko uretara itzultzeko aukera alferrik galdu zuen. Ontzia askatzeko eskifaiak esfortzu handia egin zuen arren, martxoaren 2an itsasontzia izotzean geldiarazita geratu zen eta negua Antartikan igarotzeko prestatu eta baldintza horietan bederatzi hilabete gogor jasan behar izan zituen. Litekeena da Guerlache nahita sartu izana bankisan, neguan zehar ontzia izotzean harrapatuta uzteko asmoarekin[4].  

Negualdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaizki hornituta zeuden eta ez zuten neguko arroparik ontziratutako gizon guztientzat. Janari-eskasia zegoen eta oso barietate txikia. Pinguinoak eta fokak hil zituzten eta haien haragia neguaren iritsierarako gorde zuten. Neguko arropa eskuragarri zeuden materialekin inprobisatu zuten. Martxoaren 21ean 186 eguneko gau polarra hasi zen[5].  

Aste batzuk geroago, maiatzaren 17an, erabateko iluntasunak harrapatu zituen eta uztailaren 23ra arte iraun zuen.  

Eskorbutoaren adierazgarriak eskifaiako gizon askorengan agertzen hasi ziren. Aldi horretan, Cook doktoreak gaixotasunaren sintomak erregistratu zituen pixkanaka, bere iritziz gaixotasuna nutrizio gabeziak eragin zuen. Tripulazioko bi kide buruko gaixotasunaren zantzuak erakusten hasi ziren. Azkenean gizon batzuek burua galdu zuten. Ekainaren 5ean Emil Danco hil zen, Cookek «anemia polarra» izendatu zuen gaixotasunaren eraginez. Aldi berean, Adam Tollefsen marinelak eldarnioak zituen. Dancoren omenez, “Dancoko Lurraldea” izena eman zitzaion penintsulako kostalde bati[2].  

Frederick Cookek eta Roald Amundsenek hartu zuten agintea, Guerlache eta Lecointek eskorbutoa baitzuten. C bitamina ez zen 1920ko hamarkadara arte aurkitu, baina Cookek haragi freskoa eskorbutuarentzako sendabidea zela baieztatu zuen, Robert Pearyrekin Artikoan izandako esperientziagatik. Pinguinoaren eta foka freskoaren haragia berreskuratu zituzten eta Cook gizon bakoitzak egunero kantitate batzuk jan zitzan tematu zen. Guerlache ere haragia jaten hasi zen eta apurka-apurka gizon guztiek osasuna berreskuratu zuten.[5]  

Oso hilabete zail eta gogorrak izan ziren. Udaberriaren eta udaren etorrerarekin ere, porrot egin zuten ontzia eta tripulazioa izotzaren atzaparretatik askatzeko ahaleginek. 1899ko urtarrilean, Belgikak 2,1 metroko lodiera zuen izotz batean harrapatuta jarraitzen zuen, eta beste negu bat izotz azpian igarotzeko aukerak benetakoa zirudien. Milia erdira ur zabalak ikusten ziren, eta Cookek ur zabaletaraino bidea irekitzea iradoki zuen, Belgikak izotzetik ihes egin ahal izan zezan. Tripulazio ahulduak lehergailuak eta hainbat tresna erabili zituen kanala sortzeko. Azkenean, otsailaren 15ean, aurreko asteetan garbitu zuten kanalean behera egiten hasi ziren poliki-poliki. Ia hilabete behar izan zuten zazpi milia egiteko (11 km), eta martxoaren 14an izotza garbitu zuten. Espedizioa 1899ko azaroaren 5ean itzuli zen Anberesera. Egoera larria izan arren, espedizioak datu zientifikoak biltzea lortu zuen, urte osoko behaketa meteorologikoak barne.

1900ean Frederick Cookek bidaiari buruzko liburua argitaratu zuen Through the First Antarctic Night 1898-1899: A Narrative of The Voyage of the "Belgica" Among Newly Discovered Lands and Over an Unknown Sea About the South Pole, Nueva York: Doubleday & McClure Co) eta 1901ean Adrien de Guerlacheren lanak ere (Quinze mois dans l'Antarctique),1902an Frantziako Zientzien Akademiaren saria jaso zuen.  

Espedizioaren partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Adrien Victor Joseph Gerlache de Gomery. (1902). Voyage de la "Belgica.": Quinze mois dans l'Antarctique /. Ch. Bulens (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  2. a b Kløver, Geir O., ed. (1 Enero 2010). Antarctic Pioneers. The Voyage of the Belgica 1897-99. ISBN 978-82-8235-007-5. (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  3. Headland, Robert. (1989). Chronological list of Antarctic expeditions and related historical events. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-30903-5. (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  4. «Belgian Antarctic Expedition 1897 - 1899, Belgica» web.archive.org 2010-10-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  5. a b (Ingelesez) Cook, Frederick A.. (2015). Through the First Antarctic Night, 1898–1899. Cambridge University Press ISBN 978-1-108-07674-6. (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bulletin de la Société Royale de Géographie d'Anvers. vol. 20–24 (1896–1900).
  • Bulletin de la Société Royale Belge de Géographie. vol. 20–24 (1896–1900).
  • Expedition Belge au Pôle Sud: la Belgica et son Equipage Artxibatua 2 otsaila 2017 hemen: Wayback Machine (Anvers: Bellemans, s.a. 1897)
  • Amundsen, Roald, Decleir, H. (ed), Roald Amundsen's Belgica Diary. The first scientific expedition to the Antarctic (Bluntisham 1999)
  • Baughman, T.H. Before the heroes came. Antarctica in the 1890s (Nebraska 1994)
  • OCLC .83229343.
  • Decleir, H., de Broyer, C. (eds), The Belgica expedition centennial: perspectives on Antarctic science and history (Brussels 2001)
  • Gerlache de Gomery, A., M. Raraty (translation), Fifteen months in the Antarctic (Bluntisham 1998)
  • Lambrechts, J., Antarctica. De Belgen op de pool (Antwerp 2011). ISBN 9789081833509
  • ISBN 9789020922981..
  • Lecointe, G., C. Kaiser and H. Goldfine (translation), In the Land of the Penguins (Erskine 2020)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]